null Toki erakundeko lehendakariaren eta kontuhartzailetza organoaren arteko desadostasunak ebazteari buruzko txostenaren eskaera

Toki erakundeko lehendakariaren eta kontuhartzailetza organoaren arteko desadostasunak ebazteari buruzko txostenaren eskaera

Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen aurrekontuei buruzko foru araudiak ezartzen duenez, kontuhartzailetzako eginkizuna betetzean kontuhartzailetza organoa ez badago ados aztertutako egintza, agiri edo espedienteen funtsarekin edo formarekin, idatziz adierazi beharko ditu eragozpenak, erabakia edo ebazpena hartu aurretik. Eragozpenaren eraginpeko organoa horrekin ados ez badago, toki erakundeko lehendakariari dagokio desadostasuna ebaztea, eta bere ebazpena betearazlea izango da. Ahalmen hori ezin izango da inola ere eskuordetu. Aurrekoa gorabehera, desadostasunik badago, toki erakundeko lehendakariak txostena eskatu ahal izango dio Arabako Foru Aldundiko kontrol organoari, araudi bidez ezartzen den prozeduraren arabera.

Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeak.

Lurralde Orekaren Saila.

3/2004 Foru Araua, otsailaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa (ALHAO, 21. zk., 2004ko otsailaren 18koa).

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Toki erakundeko lehendakariaren eta kontuhartzailetza organoaren arteko desadostasunak ebazteari buruzko txostena eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi