GGA azterketa egiteko izena ematea

Epeak

Itxita

Hasierako kualifikazioaren prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, GGA lortu nahi dutenek azterketa bat gainditu beharko dute ikastaroa bukatu eta gehienez urtebeteko epean. 

Arabako 2025ko deialdien egutegia


  • Lehenengo deialdia: 2025ko urtarrilaren 31a, ostirala.
    • Izen ematea: 2024ko abenduaren 24tik 2025ko urtarrilaren 17ra
  • Bigarren deialdia: : 2025ko martxoaren 28a, ostirala.
    • Izen ematea: 2025ko otsailaren 21tik martxoaren 14ra
  • Hirugarren deialdia: : 2025ko maiatzaren 30, ostirala.
    • Izen ematea: 2025ko apirilaren 23tik maiatzaren 16ra
  • Laugarren deialdia:  2025ko uztailaren 18a, ostirala.
    • Izen ematea: 2025ko ekainaren 13tik uztailaren 4era
  • Bosgarren deialdia: 2025ko irailaren 26a, ostirala.
    • Izen ematea: 2025ko abuztuaren 22tik irailaren 12ra
  • Seigarren deialdia: 2025ko azaroaren 28a, ostirala.
    • Izen ematea: 2025ko urriaren 24tik azaroaren 14era

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Indarrean dagoen NANa, pasaportea edo AIZ.
  • Ohiko bizilekua Espainian izatea egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hasierako kualifikazio ikastaroa gainditu izanaren egiaztagiria.
  • Tasa ordaindu izanaren ordainagiria.
Tasen ordainketa

Informazio gehiago

Azterketa egiteko izen emateak, oro har, hasierako prestakuntza ikastaroak irakasteko zentro baimenduek eta autoeskolek izapidetzen dituzte.

Azterketan aurkezteko ez da beharrezkoa kategoria horretako gidabaimena izatea.

Eskabidea izapidetzeko lehenik eta behin indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Izena emateko epea bukatu ondoren, Arabako Foru Aldundiak GGAri eskainitako webgune atalean argitaratuko du onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda, eta bost egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko.

Ebatzi ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Halaber, azterketak zuzendu ondoren, epaimahaiak, baliabide beraren bitartez, probaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu. Hautagaiek bost egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.

Behin betiko emaitzak Mugikortasun eta Garraio zuzendariaren ebazpen bidez onartuko dira, eta ALHAOn argitaratuko da.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.