Eskola kirolean izena ematea - egoitza
Eskola kirolean izena ematea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskola Kirola programetan izena lehenengoz ematen duten kirolariek aplikazio berrian erantsi beharko dute familia liburuaren, NANaren, errolda agiriaren edo bere nortasuna egiaztatzen duen Europar Batasunaren agiriaren fotokopia. Nahitaez aurkeztu behar da NANa 14 urtetik aurrera.
-
Banku kontuaren zenbakia aldatzen bada, hau da, aurrerantzean gure fitxategietan dugunaren bestelakoa bada, kontuaren jabetza egiaztatzen duen agiria erantsiko da (hirugarrenen fitxa bete beharko da; fitxa hori jatorrizkoa izango da).
-
Adinez dagokiona baino GORAGOKO KATEGORIAN izena emateko baimena: beren kategoriako azken urteko kirolariak. Entitate eskatzailearen ordezkariak eta eskola umearen gurasoetako batek edo tutoreak izenpetuta egongo da. Halaber, goragoko kategoria horretan parte hartzeko gaituta dagoela egiaztatzen duen medikuaren agiria ere aurkeztuko da.
-
Adinez dagokiona baino BEHERAGOKO KATEGORIAN izena emateko baimena: beren kategoriako lehen urteko kirolariak. Entitate eskatzailearen ordezkariak izenpetuta egongo da.
Zer behar dut?
Eskola Kirola aplikaziorako erabiltzailea eta pasahitza
Eskola Kirolaren aplikazioaren bidez baino ezin da izena eman Eskola Kirola kanpainan.