2024an emandako laguntzen justifikazioa

Izapidetu

Epeak

Irekita

Deialdia onartzeko zain

Aurkeztu beharreko agiriak

11. ARTIKULUA: EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ORDAINKETA ETA JUSTIFIKAZIOA

  1. Idazkariak egindako ziurtagiria, adierazten duena dirulaguntzaren xede den gastua egin dela.

  2. Instalazio eta ekipamenduei dagokienez, idazkariak edo fede-emaile publikoak egindako ziurtagiria, bermatzen duena diruz lagundutako xedeari gutxienez lau urtez eutsiko zaiola.

  3. Idazkariak egindako ziurtagiria, adierazten duena gastua gauzatzeko egin diren kontratazioak Administrazio Publikoen Kontratuen Legeak ezarritakoa betez egin direla.

  4. Idazkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena aurkeztutako dokumentazioa jatorrizkoarekin bat datorrela.

  5. Egindako jarduera azaltzen duen memoria, eskaeran aurkeztu den memoriaren aurkibidea eredutzat hartuta (ikusi II. eranskina).

  6. Komunitate konpostajerako instalazioen kasuan, idazkariak edo fede-emaile publikoak egindako ziurtagiria, egiaztatzen duena betetzen dituztela EAEko lurralde eremuan komunitate konpostajerako instalazioen eta jardueren araubide juridikoaren eta baldintza teknikoen organo eskudunak ezarritako atalaseak eta baldintzak. Eta, nolanahi ere, une bakoitzean indarrean dagoen araudian xedatutakoa bete behar da.

  7. Hala badagokio, obra amaierako ziurtagiriaren kopia onetsia.

  8. Eragindako gastuen zerrenda banakatua, erakunde hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data adierazita.  Memoria ekonomikoan, gastuen zerrenda banakatua eta gastuen laburpena jaso behar da, V. eranskineko taularen arabera.

  9. Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoaren froga balio baliokidea duten agiriak, eta ordainketak egin izanaren egiaztagiriak.

  10. Salbuespenez, eskuratutako dirulaguntzak justifikatzeko aurkeztutako gastuen ordainketa egiaztatu ezean, ordainketa justifikatu beharreko aurrerakin gisa egingo da, eta dirulaguntza justifikatzen duten gastuak ordaindu izanaren frogagiriak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, dirulaguntzaren zenbatekoa jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.

  11. Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko erabili diren beste sarrera edo dirulaguntza batzuk, zenbatekoa, jatorria, eta eskatutako jardueraren zein kontzeptu osatzen duen edo zein kontzepturi gainjartzen zaion adierazita. Frogatzea ez dagoela deialdi honetan eskatutako helburuen gainfinantzaketarik, helburu bererako dirulaguntza bat baino gehiago jasotzeagatik. Idazkariak edo fede-emaile publikoak egindako ziurtagiria, dirulaguntza horiek lortu izana eta haien ebazpena egiaztatzen duena.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa. 

    Justifikazio-epean izapidean sartzean, "Nire espedienteak" atalera zuzenduko da. Dokumentazioa dirulaguntzaren eskabidean hasitako espedienteari erantsi beharko zaio.

     

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu