TR Eskulangileen dirulaguntza justifikatzea - egoitza
Eskulangileen dirulaguntza justifikatzea
Epeak
Esleitu datatik 2023ko azaroaren 24ra arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Egindako inbertsioen memoria.
- Ordainagiriak eta gainerako frogagiri baliokideak.
- Hauei buruzko informazioa jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena:
- Hiru eskaintza eta, eskaintzarik merkeena aukeratu ez bada, horren arrazoiak azaltzen dituen justifikazio txostena (bakar-bakarrik partidaren batek eskaera egiteko garaian hiru eskaintza aurkeztera behartzen ez bazuen eta geroago benetako gastuak ezarritako 40.000,00 euroko mugara heldu edo hortik gorakoak izan badira obretan edo 15.000,00 eurokoa gainerako kontratuetan).
- Aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta aurkeztutako kopiak jatorrizko dokumentuekin bat datozela.
- Dirulaguntza honetaz gainera, hemen diruz lagundutako kontzeptuetarako beste diru sarrera edo dirulaguntza batzuk lortu diren. Baiezkoa bada, diru sarrera horien justifikazioa aurkeztuko da, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
Zer behar dut?
Egoitza elektronikoaren bidez