TR Justificación de la subvención EU - egoitza
Dirulaguntza justifikatzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Azken memoriako orriak
-
Justifikazio kontu erraztua, honako informazio hau jasoko duena:
- Jardunaren memoria, dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta gauzatutako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazten dituena.
- Jardueraren gastuen eta diru-sarreren sailkapen zerrenda. Hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkitze data eta, hala badagokio, ordainketa data adieraziko dira.
- Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarrera edo dirulaguntzen zerrenda zehatza. Zenbatekoa eta jatorria adieraziko dira.
-
Justifikazio kontu erraztuarekin batera, diruz laguntzeko diren eta, banaka hartuta, 500 euro (BEZa barne) baino gehiago egiten duten gastuen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, diren fakturak nahiz barneko langileen gastuak, bai eta haiei dagozkien ordainketa agiriak ere.
-
Aholkularitza edo laguntza teknikoaren arloko enpresek emandako zerbitzuen gasturik izanez gero 15.000,00 euro edo gehiagokoa, hautatutako eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, hautaketa horren justifikazioarekin batera, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira, eta justifikazio txostena ere bai, hautatutako eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, non eta ez den aurkeztu eskaera egiteko orduan, gerora gastu erreala 15.000 euro edo gehiago izanik.
-
Eskaera inprimakietan adierazi bada balora dadila “emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapenaren atala”: horretarako gauzatu diren ekintza zehatzak frogatzeko agiriak aurkeztu behar dira.
-
Dena delako ondasuna edo zerbitzua ematen duen pertsonak jaulkitako faktura jatorrizkoa edo haren kopia konpultsatua.
-
Fakturak 18/2013 Foru Dekretuan ezarritakoaren araberakoak izan beharko dira (18/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 28ko Diputatuen Kontseiluarena, fakturazio betebeharrak arautzen dituen arautegia onartzen duena –fakturazio arautegia–).
-
Faktura bat ez bada jaulki 18/2013 Foru Dekretuaren 11. artikuluan aipatzen den epean, ez da onartuko dena delako gastua justifikatzeko.
-
Dirulaguntzaz besteko diru sarrerarik izan bada, diru sarrera horien justifikazioa aurkeztuko da.
-
Ordainketaren banku frogagiri sinatua eta/edo bankuaren zigiluarekikoa, edo haren kopia konpultsatua
Erregistro Orokorra - Arabako Foru Aldundia
Probintzia plaza, 5
01011 Vitoria-Gasteiz