Justifikazioa Araba Innova - Digitaliza 2023

Epeak

Itxita

Jarduketak egitearen justifikazio teknikoa eta ekonomikoa 2023ko urriaren 27ra arte (egun hori barne).

Dirulaguntzaren justifikazioa jarraibide hauen arabera aurkeztu behar da.

Ordainketak arintzeko, ezarritako azken eguna baino lehen aurkeztu ahal izango dira eskatutako agiriak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Justifikazio agiriak bide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira.  Frogagiria Egoitza elektronikoaren bidez eransteko, egoitzan identifikatu egin behar duzu, eta "Nire espedienteak" atalera sartu.

Dirulaguntzaren justifikazioa jarraibide hauen arabera aurkeztu behar da.

Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaindu eta lehenbiziko ordainketa frogatutzat jotzeko, 2024ko urriaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira ALAVA INNOVA Digitaliza 2023ko laguntza deialdiaren 13. artikuluan zehaztutako agiriak. Hurrengo puntuetan laburtzen da:

  • PDF EDITAGARRIA. Kopiak jatorrizkoekin bat datozela dioen erantzukizunpeko adierazpena ere jasotzen du. bertan adierazten da erantsitako fitxategiak jatorrizkoen irudi fidela direla, jatorrizkoak erakunde eskatzailearen esku daudela eta Arabako Foru Aldundiaren esku jarriko dituela hala eskatzen zaionean.

  • Egindako jarduketa guztien amaierako memoria, helburuen lorpen maila, gogobetetze maila, jarduketak egiteko egutegiaren betetze maila eta diruz lagun daitezkeen kontzeptuen desbideraketak zehaztuz.

  • Diruz lagundutako berrikuntza jarduketei lotutako eta egindako kanpoko gastuen eta ibilgetu inbertsioen taula (dirulaguntza ematearen jakinarazpenarekin bidalitako excel orria). Esteka honetan Excel orri batera sar zaitezke, zure daturik gabe: EXCEL ERANSKINA 

  • Fakturak.

  • Egindako gastuen ordainketaren justifikazioa, dagokion banku transferentzia edo merkataritzako trafiko juridikoan pareko froga balioa duen beste agiriren bat erabiliko da, baldin eta ordaintzailea eta onuraduna, zenbatekoa, ordaintzeko data eta kontzeptua zehazten badira.

  • Hiru eskaintzak eta justifikazio txostena hautatutako eskaintza ekonomikoki onena ez bada (izandako benetako kanpoko gastua 15.000,00 euroko mugaraino iritsi edo hura gainditzen badu eta eskabidean aurkeztu ez bada). HIRU ESKANTZEN KOADROA

  • Aurkeztutako jarduketa berberak egiteko eskatutako beste laguntza batzuk / beste laguntza batzuen ebazpenak, aldez aurretik aurkeztu ez badira.

 

Barne gastuetarako laguntzak jasoz gero:

  • Diruz lagundutako berrikuntza jarduketei lotutako eta egindako barneko gastuen taula, honako hauek zehaztuta: izena, NANa, dedikazioa, kostua orduko eta kostua guztira, eta, hala badagokio, kontratazio horien diru sarrerak eta finantzaketa. (dirulaguntza ematearen jakinarazpenarekin bidalitako Excel orria). Daturik gabe, Excel orri honetara sar zaitezke, hurrengo estekaren bidez ANEXO EXCEL 1.

  • Erakunde onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena, 5. artikuluan barruko gastuetarako xedatutako baldintzak bete izana adierazten duena.

  • Diruz lagundu eta ordaindutako berrikuntza jarduketei lotutako barneko gastuaren kasuan, nominak eta Gizarte Segurantzarako kotizazioak ordaindu izana eta ordutegi kostua justifikatu beharko dira, hauek erabiliz:

    • Kasuan kasuko pertsonak eta proiektuko arduradunak sinatutako ordutegi parteak, egotzitako orduak egiaztatzen dituztenak.

    • Urteko lanaldia, aplikatuko den lan hitzarmen kolektiboarekin bat etorriz.

    • Dagozkion nominak eta bankuko laburpenak edo transferentzia telematikoen aginduak.

    • Kotizazioen likidazioaren zerrenda (RLC) (lehen TC1), gizarte segurantzaren aplikazioaren bitartez sortua, eta ordainketaren banku laburpena.

    • Langileen izenen zerrenda (RNT) (lehenago TC2), gizarte segurantzaren aplikazioaren bitartez sortua.

Informazio gehiago

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus 

 

945 569 028  telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

 

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52040), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik edo mezu elektroniko bat bidaliz:

alavainnova@araba.eus

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.