Kirol-erakundeen bidez kirol egokitua garatzeko eta inklusioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2026

Deialdi honen helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean kirol egokituaren eta kirolaren bitartez inklusioaren inguruko programak eta jarduerak antolatzeak eta garatzeak eragindako gastuak finantzatzen laguntzea, norgehiagoka-erregimenean.

  • Arabako kirol-klub, -elkarte eta -federazioak, egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean dutenak eta dagokion Kirol Erakundeen Erregistroan behar bezala inskribatuta daudenak.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean dutenak, eta eskola-kiroleko kanpainan alta emanda daudenak.
     

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

2026ko deialdiaren oinarriak

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.
 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Eskaerak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Jardueren/programen justifikazioa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi