Mahastien nekazaritza aseguruak kontratatzeko laguntza

Laguntzaren helburua hau da:

  • Arabako Foru Aldundiak emandako laguntzak eta ENESAren laguntzak batuz ateratzen den emaitza ezin da izan aseguruaren kostu garbiaren ehuneko 65 baino handiagoa.
  • Laguntzen zenbatekoa, artikulu honetan ezarritako ehunekoak aplikatuz eta hala balegokio heineko banaketa aplikatu aurretik, 100,00 euro baino txikiagoa bada, ez da emango; eta, halaber, ez da emango laguntzatan 2.000,00 euro euro baino gehiago, salbu eta onuraduna aseguru kolektiboaren poliza sinatu duen produktore elkarte bat bada, zeren eta, orduan, ez baita aplikatuko lehen aipatutako gutxieneko muga hori, eta 2.000,00 euro euroko gehienezko hori biderkatu egingo baita, banaka laguntza zenbateko horretara iristen diren bazkide bakoitzeko, betiere aseguru poliza kontrataturik badute.

Pertsona fisikoak eta juridikoak, nekazaritza ustiategi baten titular direnak, mahasti aseguru poliza kontratatu dutenak eta helbide fiskala Araban dutenak.

Mahastizaintza eta enologia zerbitzua 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Mahasti asegururako laguntza eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi