ALHko mahasti markatuen kontserbazioa eta mantentzea sustatzeko laguntza - egoitza
ALHko mahasti markatuen kontserbazioa eta mantentzea sustatzeko laguntza
Laguntza honen helburua interes berezikotzat jotzen diren mahastiak sustatzea eta babestea da. Laguntza espezifiko honen bidez, paisaia tradizionalaren eta Arabako Errioxako berezko nekazaritza-sistemen balio bereziko osagai gisa babesten laguntzen da. Mahasti horiek kalitate handiagoko eta bereiziko ekoizpena lortzen laguntzen dute neurri handi batean.
Mahastizainak
Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua
19/2025 Foru Dekretua, ekainaren 3koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko mahasti nabarmenen kontserbazioa eta mantentzea sustatzeko laguntza lerro espezifiko baten oinarri arautzaileei eta 2025eko deialdiari.
16/2025 Foru Dekretua, maiatzaren 20koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko Mahasti Nabarmenen Katalogoa arautzeari.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik sei hilabete.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
2025eko Mahasti Markatuak mantentzeko eta kontserbatzeko laguntza osagarria eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |