Justifikazio kontu sinplifikatua eta jardueren justifikazio memoria

Izapidetu

Epeak

Irekita

Diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnetik 2024ko azaroaren 29ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Justifikazio kontu erraztua, IV. ERANSKINAren arabera

  • Jardueren memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azaltzen dituena (III. ERANSKINA).

  • Jardueraren gastu guztien zerrenda sailkatua, hau da, jardueraren aurrekontu osoa; zerrendan jarri beharko dira hartzekoduna, gastuen agiria edo faktura, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketaren data.

  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarreren eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

  • Hala badagokio, itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; bai eta haietatik eratorritako interesena ere.

  • Gastu ez zuzenak justifikatzeko, gastuen taula bat eta entitate onuradunaren ordezkari gisa diharduenaren idazki bat, V.ERANSKINAren araberakoa, zeinak ziurtatuko baitu atxikita izan dituen langileak, horien dedikazioa eta kostua; langileak zuzenean kontratatu badira, jatorrizko nominak eta Gizarte Segurantzako RNT eta RLC ereduak aurkeztu behar dira; zerbitzua beste entitate bati azpikontratatu bazaio, haren faktura/k

  • Jasandako BEZeko kuotak diruz laguntzeko moduko gastu moduan konputatzeari begira, Arabako Foru Aldundiaren Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren ebazpena edo zerga egoitza daukaten lurraldeko zerga administrazioarena aurkeztu beharko dute, zeinean BEZaren Foru Arauaren 20. hiru artikuluan aurreikusten den entitatearen izaera soziala aitortzen zaion, arau horren 20.bat artikuluko 12. eta 14. apartatuetan jasotzen den zergaren salbuespena aplikatzeari begira.

  • Aisialdi programetan beste hauek ere aurkeztu beharko dira:

  • Programa gauzatuko duen erakundearen memoria, non zehazten den zer mailatan lortu duen programak euskararen bitartez sozializatzea.

  • Egiaztagiria, ziurtatuz aisialdi programaren ardura duen monitoreak, gutxienez, euskarazikasi duela Batxilergoa, edo egiaztatu duela B2 maila, hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratuaren arabera, edo baliokidea.

  • Frogagiriak, frogatuz ezen programaren ardura duten langileen artean ehuneko 100k bederen egina duela euskararen bitartez sozializatzeko ikastaro bat gutxienez.

  • Elkartearen lehendakariaren edo idazkaritzaren ziurtagiria, aisialdi zerbitzua emateko kontratatu diren monitoreen izen-abizenak adierazten dituena.

  • Mintzalagun, berbalagun edo horien antzeko beste programen kasuan, programako parte-hartzaileen izen zerrenda, pertsona eta talde kopurua, guztira, eta programaren iraupena.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala 

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu