Justifikazio memoria eta justifikazio kontu erraztua

Izapidetu

Epeak

Irekita

Jarduerak burutu eta gero - 2024ko abenduaren 31

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direlako oroitza-txostena edo memoria aurkeztuko da. Memoria horretan, gauzatutako jarduerak eta lortutako emaitzak adieraziko dira, parte hartze datuak adieraziko dira sexuaren arabera banakatuta eta, ahal den heinean, datu horien azterketa eta interpretazioa jasoko da (III. ERANSKINA).

  • Sarreren eta gastuen balantze gauzatua (IV. Eranskineko eredua).

  • Jarduerari lotutako gastu guztien zerrenda sailkatua, ondokoak adierazita: hartzekoduna, gastuen agiria edo faktura, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketaren data (IV. Eranskineko eredua).

  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarreren eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita (IV. Eranskineko eredua).

  • Hala badagokio, itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; bai eta haietatik eratorritako interesena ere.

  • Hornitzaile bakarrarentzat, banaka edo multzoka hartuta, gastu kontzeptu bakarrerako 1.000 euroko (BEZ aintzat hartu gabe) zenbatekoa gainditzen denean, jatorrizko fakturak edo balio bereko agiriak aurkeztu beharko dira, baita haiek ordaindu izanaren frogagiriak ere.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

    BAK

    BAKQ

Izapide hau Egoitza elektroikoaren bidez soilik egin daiteke. 

Izapidetu