037 eredua: jarduera ekonomikoa daukaten pertsona fisikoak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak, jabeen erkidegoak eta errenta egozketaren araubidean dauden beste erakunde batzuk - egoitza
037 eredua: jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak, jabeen erkidegoak eta errenta egozketaren araubidean dauden beste erakunde batzuk
Epeak
Alta
- Epe orokorra: hilabetea jarduera eratu edo hasten denetik
- Konturako atxikipenak eta sarrerak: kontura atxiki edo sartzeko betebeharra hasi aurretik
- Batasunaren barruko eragileen erregistroa: Erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu baino lehen
Aldaketa
- Epe orokorra: hilabete aldaketa aitorpena aurkeztera behartzen duena gertatzen denetik
- PFEZ kalkulatzeko metodoak aukeratu, errebokatu edo salbuestea: dena delakoak ondorioak sortu behar dituen urteko martxoaren 1a baino lehen
- BEZaren araubide bereziak: ondorioak eragin behar dituen urtearen aurreko abendua
- Batasunaren barruko eragileen erregistroa: erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu aurretik
Baja
- Hilabetea errentak atxikitzeko erakundea likidatu edo zergaduna hiltzen denetik
Informazio gehiago
Arabako Foru Aldundiak 50/2001 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, hirugarren pertsonen izenean aitorpen-autolikidazioak aurkezteko baimendutako erakunde laguntzaileek (aholkularitza enpresak eta gestoriak) euren bezeroen errolda aitorpenak bete eta aurkeztu ahalko dituzte, haien borondatezko ordezkaritza eskatu badute, gutxienez 2c mailan.
Kontaktua: Foru Ogasunaren bulegoak.
Joan Errolda Ereduen Laguntza Programara:
Zer behar dut?
- Ziurtagiri digitala
- BAKQ (ontzi jokoa)
- BAK
"Informazio gehiago" atalean duzu Errolda Ereduen Laguntza Programara joateko sarbidea.
- Interesatuak bete badu errolda eredua, postaz edo Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztu ahal izango du.
- 037 eredua Foru Ogasunak betetzea nahi izango balitz, beharrezkoa da hitzordua hartzea: hitzordua eskatu.