130 eredua: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena. Jarduera ekonomikoen ordainketa zatikatua. Jarduna hastea

130 eredua pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek, jarduera ekonomikoak egiten dituztenek, jarduera hasteko urtean egin beharko dituzten ordainketa zatikatuak autolikidatzeko erabiltzen da.

Hurrengo jarraiko urteetan Foru Aldundiak ofizioz egingo du egin beharreko ordainketa zatikatuen likidazioa

Izapidetu

Epeak

Irekita

Martxoaren 23ko 3/2021 Zerga Premiazko Arau Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunak ez dira behartuta egongo 2021eko lehen eta bigarren hiruhilekoei edo, hala badagokio, 2021eko lehen seihilekoari dagozkien ordainketa zatikatuak Arabako Foru Ogasunean ordaintzera edo, hala badagokio, autolikidatu eta ordaintzera.

Ordainketa zatikatu horiek borondatez ordaintzen badituzte, ezin izango dute eskatu dagokion zenbatekoaren ordainketa geroratzea edo zatikatzea, eta ez dute eskubiderik izango ordainketa geroago itzultzeko eskatzeko, bidegabeko diru-sarrerak itzultzearen kontzeptuan.

 

HIRUHILEKO ORDAINKETAK: enpresa eta lanbide, eta nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza jardueretarako

  • Lehenengo hiruhilekoa: apirilaren 1etik maiatzaren 10era.

  • Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik abuztuaren 10era.

  • Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik azaroaren 10era.

  • Laugarren hiruhilekoa: hurrengo urteko urtarrilaren 1etik otsailaren 10era.

SEIHILEKO ORDAINKETAK: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantza jardueretarako bakarrik

  • Lehenengo seihilekoa: uztailaren 1etik abuztuaren 10era.

  • Bigarren seihilekoa: urtarrilaren 1etik otsailaren 10era.

 

Informazio gehiago

Hartzaileak

Beren buruz edo errentak eratxikitzeko erakunde baten bitartez (sozietate zibila, ondasun erkidegoa eta beste batzuk) jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunak (Arabak ohiko bizilekua duten pertsona fisikoak)

Zatikako ordainketak.

 

Araudia:

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri digitala
    • 130 ereduko adierazpena online bete eta telematikoki bidal daiteke Egoitza Elektronikoaren bidez.

Nahitaez telematikoki aurkeztu behar da

Izapidetu