136 eredua: Karga berezia zenbait loteria eta apustutako sarien gainean

Epeak

Irekita

136 eredua aurkeztu eta ordainduko da hilabeteko epean, karga berezia sortzen denetik.

Informazio gehiago

Eredu hau pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunen autolikidazio gisa erabiltzen da, establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe, abenduaren 28ko 14/2012 Zerga Premiazko Arau Dekretuak aipatzen dituen sariak lortu badituzte, salbuetsitako zenbatekoa baino zenbateko handiagoan, sari horiek ez badira atxikipenaren edo konturako sarreraren xede izan, aipatutako 14 Arau Dekretuak adierazten duen moduan.