180 eredua: PFEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Hiriko ondasun higiezinen errentamendutik sortutako etekinak. Urteko laburpena

Izapidetu

Epeak

Irekita

Paperean aurkezten bada: sortzapen ekitaldiaren hurrengo urtarrilaren 1etik 25era.

Telematikoki aurkezten bada: sortzapen ekitaldiaren hurrengo urtarrilaren 1etik 30era.

Aurkeztu beharreko agiriak

Telematikoki aurkezten bada: erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoan aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.

Paperean aurkezten bada: idatzia aurkeztuko da, behar den dokumentazioa erantsiz, dagokion autolikidazioa aipatuz (eredua eta aldia).

Informazio gehiago

Eredu hau hiri ondasun higiezinen errentatzaileei alokairuak ordaindu eta hiruhilekoko edo hileko115A eredua aurkeztu duten zergadunek bete behar dute. Errentatutako higiezinaren eta errentatzailearen urteko datuak aitortuko dira bertan.

Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak, sozietate zibilak eta pertsona juridikoak, publikoak nahiz pribatuak, higiezin baten alokairua euren jarduerarako erabiltzeko kontratatu dutenak.

Araudia:

Izapidetu