193 eredua: Kapital higigarriaren etekin batzuen eta errenta batzuen gainean egindako atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena. - egoitza
193 eredua: Kapital higigarriaren etekin batzuen eta errenta batzuen gainean egindako atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena.
Epeak
Paperean aurkezten bada: sortzapen ekitaldiaren hurrengo urtarrilaren 1etik 25era.
Telematikoki aurkezten bada: sortzapen ekitaldiaren hurrengo urtarrilaren 1etik 31era.
Aurkeztu beharreko agiriak
Telematikoki aurkezten bada: erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoan aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.
Paperean aurkezten bada: idatzia aurkeztuko da, behar den dokumentazioa erantsiz, dagokion autolikidazioa aipatuz (eredua eta aldia).
Informazio gehiago
Eredu honen xedea zergadunak ekitaldian dirutan nahiz espeziean ordaindutako kapital higigarriaren etekin arrunten urteko laburpena aurkeztea da. Hauek dira, besteak beste, kapital higigarria: akzioak, bonoak, partaidetza sozialak, maileguak, negozioak, ondasun higiezinen errentamendua, azpierrentamendua, irudi eskubideak.
Ekitaldian hileko/hiruhilekoko 123 ereduaren bidez aitortu eta ordaindu diren kuotak dauzkaten etekinak.
Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen jabetza den kapital higiezina erabiltzeagatik ordaintzen duten pertsona juridikoak eta erakundeak.
Araudia:
Zer behar dut?
- Zertifikatu digitala
- Ontzi jokoa
- Zerga ereduetarako laguntza programa