203 eredua: foru araudiaren mendeko erakundeen ordainketa zatikatua - egoitza
203 eredua: foru araudiaren mendeko erakundeen ordainketa zatikatua
Arabako foru araudiari lotuta dauden erakundeentzako sozietateen gaineko zergaren 203 ereduaren ordainketa zatikatua egitea. Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako foru araudira lotuta dauden erakundeentzako sozietateen gaineko zergaren 203 ereduaren ordainketa zatikatuaren aurkezpena.
Epeak
Urriaren 1etik 25era
Informazio gehiago
Hartzaileak
Enpresak
Sozietateen gaineko zergaren zergadunak Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako araudiaren mendekoak, enpresa ertain edo handien araubidea aplikatzen zaienak.
37/2013 Foru Arauaren 13. artikuluan araututakoaren arabera, enpresa txiki edo mikroenpresatzat hartzen diren entitateek ez dute ordainketa zatikatua aurkeztu beharko, ez eta foru arau horretako 56. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan ezarritako karga tasak (% 1 eta % 0, hurrenez hurren) ordaintzen dituzten entitateek ere.
Bizkaiko eta Gipuzkoako araudien menpeko erakundeak
Bizkaiko edo Gipuzkoako sozietateen gaineko zergaren araudien mende dauden erakundeek (Araban eragiketen bolumenean ordainketa zatikatua aurkeztu behar dutenek) euren administrazioen laguntza programen bitartez eskuratutako 203 ereduko fitxategiak igorriko dituzte egoitza elektronikoaren bidez. Fitxategi horiek ez dute bihurgailurik behar.
Araudia
Sozietateen gaineko Zergaren 37/2013 Foru Arauaren 130. bis artikulua eta Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 16/1997 Foru Arauaren 23. bis artikulua
411/2018 Foru Agindua, 203 eta 223 ereduak onesten dituena
Zer behar dut?
- Ziurtagiri digitala
Zerga ereduen laguntza-programaren bitartez beteko da Arabako araudiari lotuta dauden erakundeen 203 ereduaren aitorpena. Lortutako fitxategia telematikoki bidaliko da Egoitza elektronikoaren bidez.
Eredu honek ez du aurrez aurreko izapiderik onartzen.
Informazio gehiago: Herritarrentzako arreta