232 eredua: informazio aitorpena, zerga paradisutzat jotzen diren herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketa eta egoerekin lotutako eragiketei buruzkoa. - egoitza
232 eredua: informazio aitorpena, zerga paradisutzat jotzen diren herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketa eta egoerekin lotutako eragiketei buruzkoa.
Elaboración y presentación del modelo 232 de declaración informativa de operaciones vinculadas y de operaciones y situaciones relacionadas con países o territorios considerados paraísos fiscales para entidades sujetas a normativa alavesa.
Epeak
Eman beharreko informazioak aipatzen duen zergaldia amaitu eta ondorengo hamar hilabeteen ondorengo hilabetean.
Informazio gehiago
Hartzaileak
Enpresak
Sozietateen gaineko zergaren zergadunak, Arabako foru araudiaren mendekoak
Araudia
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko 37/2013 Foru Arauaren 43. artikulua
- 381/2018 Foru Agindua, 232 eredua onesten duena
- 32 Foru Dekretua 2020-10-6
- 603 Foru Agindua 2020-11-20
Zenbatekoak
“Lotutako pertsonekin edo entitateekin egindako eragiketei buruzko informazioa” koadroan honako informazio hau eman behar da: lotutako pertsonekin edo entitateekin egindako eragiketei buruzko informazioa, baldin eta eragiketen guztirako zenbatekoa 36.000 eurotik gorakoa bada (merkatuko balioa). 36.000 euroko muga horretan ez da sartzen BEZa, eta lotutako mota bereko pertsona edo entitate bakoitzarekin egindako eragiketetatik metodo berarekin balioetsitakoen multzoari dagokio.
Aktibo ukiezin jakin batzuen lagapenak sortzen dituen errenten murrizketa (37/2013 Foru Arauaren 37. artikuluan eta hemeretzigarren xedapen iragankorrean aurreikusia) aplikatzen duten entitateek eskatzen den informazioa eman behar dute lotutako pertsonekin edo entitateekin egindako eragiketei buruz, lagapenaren zenbatekoa gorabehera; gainera, ezin izango da aplikatu lotutako gainerako eragiketetarako ezarritako informazioa eman beharraren salbuespenik.
Paradisu fiskaltzat jotzen diren herrialdeei edo lurraldeei lotutako eragiketa eta egoerei buruzko informazioa kasu honetan eman behar da: zergadunak zerga paradisutzat jotzen den herrialde edo lurralde batean eragiketaren bat egiten badu edo halako batekin lotutako balioren bat badauka, zenbatekoa gorabehera.
Zer behar dut?
- Ziurtagiri digitala
Zerga ereduen laguntza-programaren bitartez beteko da Arabako araudiari lotuta dauden erakundeen 232 ereduaren aitorpena. Lortutako fitxategia telematikoki bidaliko da Egoitza elektronikoaren bidez.
Eredu honek ez du aurrez aurreko izapiderik onartzen.
Informazio gehiago: Herritarrentzako arreta