234 eredua. Zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen informazio aitorpena - egoitza
234 eredua. Zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen informazio aitorpena
Epeak
Urte guztian.
Betebeharra sortu eta hurrengo 30 egun naturaleko epean egin behar da aurkezpena. Betebeharraren sortzea definituta dago Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 3ko 35/2020 Foru Dekretuan, zeinaren bidez onesten baita zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismoei buruzko informazio betebehar berrien garapena, 2. artikuluko 3. apartatuan.
Informazio gehiago
Hartzaileak
234 eredua aurkeztu behar dute 35/2020 Foru Dekretuaren 1. artikuluko 4. apartatuan adierazten diren pertsona edo entitate bitartekariek edo artikulu horretako 5. apartatuan adierazten diren zergapeko interesdunek, Arabako Foru Aldundia lurraldearengatik eskuduna baldin bada foru dekretu horren 1.6 artikuluan ezartzen diren loturako irizpideak aplikatuz.
Araudia
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 406/2021 Foru Agindua, ekainaren 23koa, zeinaren bidez onesten baitira 234 eredua («Zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuei buruzko informazio aitorpena»), 235 eredua («Mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarri jakin batzuk eguneratzeari buruzko informazio aitorpena») eta 236 eredua («Zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen erabilerari buruzko informazio aitorpena»), bai eta horiek aurkezteko epeak eta moduak ere.
Foru Gobernu Kontseiluaren 35/2020 Foru Dekretua, azaroaren 3koa, zeinaren bidez onesten baita zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismoei buruzko informazio betebehar berrien garapena.
Bidaltzeko era
Bidalketa web zerbitzu baterako eskaera bidez egingo da, protokolo seguru batez.
Zerbitzuaren helbidean sartzeko egin klik hemen.
Protokolo seguru ziurtagiridun baten bidez egingo da eskaera.
Bidalketaren formatua
Aitorpenaren bidalketaren formatua fitxategian dauden XML eta WSDL eskemen arabera izan behar da.
XML eskemak betetzeaz gainera, informazioak koherentzia arau batzuk ere bete behar ditu. Ondoko aurkezpen eskuliburuan azaltzen dira informazioa betetzean kontuan eduki beharreko betebehar gehigarriak, aitorpena onar dadin.
(Aurretik azaldutako dokumentazioan, ez dira aplikatzekoak aurkezpen helbidearen eta deia autentifikatzeko mekanismoaren ingurukoak, ez eta erantzun eskemaren definizioa ere)
Arabako Foru Aldundiak behin-behineko erantzuna emango du era sinkronoan, sarrera erregistroko zenbaki bat esleituta. (Behin-behineko erantzun horrek ez du ziurtatzen aitorpena onartuta dagoenik)
Beranduago, Arabako Foru Aldundiak aitorpena izapidetuko du. Emaitza hauetako bat izan dezake:
-
Ezetsita
-
Onartuta
Jakinarazpen elektronikoz, emaitza horren berri hartuko duzu.
Ezestekotan, arrazoiaren berri emango zaizu eta zuzendutako aitorpena aurkeztu beharko duzu.
Onartzekotan, ondoko erreferentzia hauek adieraziko zaizkizu:
- Mekanismoaren erreferentzia (ArrangementID AID): mekanismoa nazioartean identifikatzen duen erreferentzia da.
- Frogagiri zenbakia: aitorpenaren nazioarteko identifikatzailea da.
- Aitorpenaren nazioarteko erreferentzia (DisclosureID DID): aitorpenaren nazioarteko identifikatzailea da.
Mekanismoaren erreferentzia (ArrangementID AID) nahitaezko datu bat da 235 eta 236 ereduak aurkezteko.
Aurretik aurkeztutako aitorpen bat aldatu edo ezeztatu ahal izateko, haren egiaztagiri zenbakia adierazi behar da.
Nahitaez bide telematikoz aurkeztu behar da, web zerbitzuen bitartez mezu informatikoak bidaliz.