572 eredua. Hidrokarburoen gaineko Zerga itzultzeko eskaera

Epeak

Irekita

Egutegiko hiruhileko bakoitza amaitu ondorengo lehenengo hogeita bost egutegi egunetan.

Informazio gehiago

Hidrokarburoen gaineko zergagatik ordaindutako kuotak, 1/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 52. artikuluko a) eta c) paragrafoetan xedatutakoak, itzultzeko eskatzea, Arabako Zerga Berezien Lurralde Erregistroan inskribatu ondoren, hauengatik:

  1. Zergaren xede diren produktuen, 1. tarifan ezarritako tasak aplikatzen zaienen, zuzeneko nahiz zeharkako kontsumoa, gas naturalarena izan ezik, erregai eta karburanterako erabiltzen ez direnean, kontsumitzaileak ustiapen industrialak direlarik.
  2. Zergaren xede diren produktuak gutxiago kutsatzen duten produktuak -batez ere, baliabide berriztagarrietatik lortutako erregaiak eta karburanteak- teknologikoki garatzeko  erabiltzea.

Hartzaileak:

  1. Hidrokarburoen gaineko zergaren 1. tarifako erregaiak eta karburanteak erabiliko diren ustiapen industrialaren titularrak.
  2. Kutsadura txikiagoa sortzen duten produktuak -batez ere, baliabide berriztagarrietatik lortutako erregaiak eta karburanteak- teknologikoki garatzeko proiektu pilotuak egingo dituzten industrialariak.
  • Bertaratuta. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean
  • Helbideak eta telefonoak