583 eredua: Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren Gaineko Zerga. Autolikidazioa eta Zatikako Ordainketak.

Izapidetu

Epeak

Irekita

a) Ordainketa zatikatuak. Dagokion aldia amaitu eta hurrengo maiatzaren, irailaren, azaroaren eta otsailaren 1aren 25aren artean, zergadunek urte natural bakoitzeko hiru, sei, bederatzi edo hamabi hileko aldiari dagokion ordainketa zatikatua egin beharko dute.

Dena dela, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioak zergaren arautegian ezarritako baldintzak betetzen dituenean, zergadunek azaroaren 1etik 25era arteko likidazio epea duen ordainketa zatikatua soilik egin beharko dute nahitaez.

 

b) Autolikidazioa. Dagokion ekitaldiaren ondorengo urte naturaleko azaroaren 1etik 25era egingo da, salbu eta jarduera urte naturaleko urriaren 25 baino lehen eteten bada; horrelakoetan, etetea gertatu den urte naturaleko azaroaren 1etik 25era aurkeztuko da eredua eta, hala badagokio, baita kuota ordaindu ere.

Informazio gehiago

Zergaren zergadunek energia elektrikoa ekoiztearen balioaren gaineko zergaren zatikako ordainketak eta autolikidazioa aurkeztea, energia elektrikoa ekoizteko eta sistema elektrikoan sartzeko zentroak Araban daudenean.

499/2014 Foru Agindua, uztailaren 18koa

403/2015 Foru Agindua, ekainaren 23koa

603/2020 Foru Agindua, azaroaren 20koa

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala.

    BAKQ (ontzi jokoa).

Izapideak bertaratuta egitea: aurkezpena eta, horrekin batera, kuoten ordainketa, Arabako Foru Aldundiaren erakunde laguntzaile moduan jarduteko baimendutako kreditu edo aurrezki erakundeetan egin beharko dira.

Ogasuneko bulegoak

Izapidetu