590 eredua. Itzulketa eskaera esportazio edo bidalketagatik - egoitza
590 eredua. Itzulketa eskaera esportazio edo bidalketagatik
Epeak
Sortzapenak gertatzen diren hila amaitu eta hurrengo hilaren lehenengo hogeita bost egun baliodunetan aurkeztu beharko da.
Aurkeztu beharreko agiriak
Itzulketaren eskaera, 10. artikuluko 1. zenbakiko a) eta b) letrek aipatzen dutena, esportazioko aduana agirian egingo da. Ezinbestekoa izango da eskaera hori 590 eredua izapidetzeko.
Itzulketa izapidetzeko eskumena duen bulego kudeatzailea esportatzailearen zerga egoitzari dagokiona da.
Esportatzailearen zerga egoitza Araba bada, 590 eredua aurkeztu beharko du, esportazioko aduana agiriarekin batera, zeinean aipatutako itzulketa eskaera agertuko baita.
Informazio gehiago
Lehenago ordaindutako zerga berezien kuotak, esportatutako produktuei dagozkienak, itzultzeko eskatzea.
Itzulketa eskaerak 1/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 10.1.a, 10.1.b, 23.10.a eta 23.10.b artikuluetan jasotako itzulketa kasuak baino ez ditu bilduko.
Orden Foral 1487 de 27 de noviembre de 1998.
- Bertaratuta. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean.
- Helbideak eta telefonoak