518/519/520 ereduak. Zerga bereziak. Lanaren aitorpenak - egoitza
518/519/520 ereduak. Zerga bereziak. Lanaren aitorpenak
Epeak
- 518 eredua: eragiketa hasi eta egun baliodun 1 lehenago gutxienez.
- 519 eredua: dagokion gorabehera gertatu eta berehala.
- 520 eredua: jarduera aldia amaitzen den eguna, lanaren aitorpenean eta/edo, hala badagokio, lan eragiketetako gorabehera orrian adierazitakoaren arabera.
Informazio gehiago
Xedea: Alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga. Lanaren aitorpenak. Baldintza formalak betetzea lanaren aitorpenak, gorabehera orriak eta alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zergaren xede diren produktuen eragiketen emaitzak aurkezteko.
Hartzaileak: Alkoholaren fabrikak eta gordailu fiskalak eta edari deribatuen fabrikak eta gordailu fiskalak.
1- Lanaren aitorpena (518 eredua) eragiketa hauek dokumentatzeko erabiliko da:
- Destilatu, zuzendu eta deshidratatzeko eragiketak alkoholaren fabriketan.
- Destilazio eragiketak edari deribatuen fabriketan.
- Desnaturalizazio eragiketak alkoholaren fabrika eta gordailu fiskaletan
2- Lan eragiketetako gorabehera orriak (519 eredua) gorabehera hauetakoren bati lotuta egon ahalko dira:
- Eragiketak ez hastea.
- Lan eragiketak etetea.
- Lan eragiketei berrekitea.
- Lan eragiketak bertan behera uztea.
Gorabehera bakoitzarentzat aitorpen bereizi bat egin beharko da.
3- Lan eragiketetako emaitza orria (520 eredua): emaitza orri bat aurkeztuko da aurkeztutako lanaren aitorpen bakoitzeko.
518/519/520 ereduak. Zerga bereziak. Lanaren aitorpenak
- Tramitación presencial: Servicio de Tributos Indirectos - Sección de IVA e Impuestos Especiales del Departamento de Hacienda, Finanzas y Presupuestos.
- Helbideak eta telefonoak