Zerga oinarriaren aldaketa jakinaraztea lehiaketa kasuetan eta kreditu kobraezinagatik. - egoitza
Comunicación de modificación de base imponible por causa de concurso de acreedores y por créditos incobrables
Epeak
Zuzentzeko faktura egin eta hilabeteko epean
Aurkeztu beharreko agiriak
Jakinarazpen idazkiarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Zuzentzeko fakturen kopia
- Zuzentzeko fakturak egin eta jaso izanaren egiaztagiria
- Kreditu kobraezinei dagokienez, hartzekodunak zordunari erreklamazio judizial edo notarioaren errekerimendu bidez ordaintzeko eskatu diola egiaztatzen duten agiriak
Informazio gehiago
12/1993 zenbakiko Araugintzako Foru Dekretua
Balio erantsiaren gaineko zergaren Arautegiko 24. artikulua. Bertan, informazio gehiago aurkituko duzu konkurtsoagatik edo kreditu kobraezinengatik zerga oinarria aldatzeko epe, baldintza eta betebeharrei buruz.