PARTIKULARREK sustatutako kultura ondare higiezina kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak eskatzea - egoitza
PARTIKULARREK sustatutako kultura ondare higiezina kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak eskatzea
Epeak
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera zenbatuta.
2026ko otsailaren 19tik martxoaren 18ra.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Interesdunak legezko edo borondatezko ordezkari baten bidez diharduenean: Ordezkaritzaren egiaztagiria.
- Ohar soila edo dirulaguntzaren xede den ondasun higiezinaren Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko azken hiru urteetan emana.
- Jabe guztien esku-hartzearekiko baimena edo adostasuna, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehenagoko jabekidetza-erregimenaren kasuan.
- Jabeen erkidegoaren erabakia, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenagoko Jabetza Horizontalaren Erregimenaren kasuan.
- Esku-hartzearen xede den obra-proiektua: dirulaguntzaren xede den fasea zehaztuta. Obra-proiekturik behar ez bada: esku-hartzearen azalpen-memoria.
- Esku-hartzearen gastuen eta sarreren aurrekontu banakatua, beste dirulaguntza batzuk daudela berariaz adierazita, proiektuak idazteko eta zuzendaritza fakultatiboko ordainsariak barne.
- Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen nahitaezko lizentziak eskatu izana egiaztatzea.
Baldintzak
- Higiezinak babestuta eta/edo katalogatuta egon behar du.
- Jarduketa 2026an zehar gauzatu behar da.
- Laguntza eskatzen duen pertsonak ondasun higiezinaren jabe izan behar du.
Diruz lagun daitekeen zenbatekoa
- Dirulaguntza ez da inolaz ere 30.000,00 eurotik gorakoa izango higiezin bakoitzeko.
- Kultura eta Kirol Sailaren ekarpenak ez du guztizko kostuaren % 50 gaindituko inbertsioak egin ondoren.
Informazio gehiago
Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua
Probintzia plaza 5, 4.a
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 71
E-maila: patrimonio-ha@araba.eus
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Bide elektronikoz, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan.
Bertaratuta, Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean.
