PR Peaje Social AP-68 eus - egoitza
AP-68 bidesari soziala
Arabako Lurralde Historikoan bizi diren AP-68 autobidearen erabiltzaileek diruz laguntzekoa den bide zatian ordaindutako bidesarirako dirulaguntzak ematea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen AP-68ren zatiarengatik ordaindu beharreko bidesariaren zenbatekoan (BEZa aparte) deskontuak eginez zehaztuko da, jarraian azaltzen denaren arabera:
%60ko deskontua aplikatuko zaio egindako bidaien zenbateko osoari, baldin eta hilean hogeita bost bidaia edo gehiago egiten badira.
Ohiko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan daukaten eta diruz lagundu daitekeen bide zatian AP-68 autobidearen erabiltzaile diren pertsona fisikoak, baldin eta traiektu berean sarrera eta irteera ondoko ordainlekuetakoren batetik egiten bada: Areta-Laudio, Bilboko nagusia, Ziorraga, Altube, Subilla edo Zambrana (Bilboko ordainleku nagusiko sarreretarako, toki horretara arteko bide zatia ez da diruz lagunduko, eta irteeretarako, ez da diruz laguntzekoa izaango toki horretara arteko bide zatia); autobideak ezarritako tarifa taularen ondorioetarako ibilgailu arinak erabiltzen badituzte; eta dirulaguntzaren oinarrietan aipatutako autobidean ordainketa egiteko onartutako eta balioa duen gailu telematikoa badute.
Gailu horiek finantza erakundeen bidez eskura daitezke edo ordainketak egiteko horrelakoak merkaturatzen dituzten beste erakunde batzuen bidez.
Berariaz kanpoan geratuko dira garraio publikorako edozein baimenen titularrak.
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila.
Organo eskuduna: Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra.
Errekurtsoa ebazteko organo eskuduna:
- Berraztertzeko errekurtsoa: Ebazten duen administrazio organoa (Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra).
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoa.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: ebazteko 2 hilabete eta jakinarazteko 10 egun.
Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: ezezkoa.
Administrazio bidearen amaiera: bai.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
AP-68ko bidesari sozialaren laguntza eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |