PR Ayudas económicas dirigidas a personas privadas de libertad EUS - egoitza
Askatasunik ez duten pertsonentzako laguntza ekonomikoak
Laguntza ekonomiko hauek askatasunik ez duten pertsonentzat dira. Banaka eta modu finalistan ematen dira diru-laguntza kontzeptuan, eta hori guztia kolektibo horretan prebentzioa eta gizarteratzea errazteko.
Honako hauek hartu behar dira kontuan:
- Prestazio ekonomiko hauek helburu bera duten eskubide subjektiboko beste laguntza batzuen osagarriak dira.
- Ez dira aldizkakoak
- Beharren balioespenaren eta aurrekontu mugen menpe daude.
Askatasunik ez duten pertsonak, Langraiz Okako espetxean daudenak.
Baldintzak
a) Orokorrak
18 urte baino gehiago izatea
b) Zehatzak
-
Arabako Lurralde Historikoan askatasunik gabeko pertsonentzako laguntza ekonomikoen programaren xedapenei eta oinarri arautzaileei buruzko 2000ko urriaren 13ko Erabakian xedatutakoa betetzea. (Laguntza osagarriak eta aurrekontu nahikoa egotearen menpekoak).
-
Langraiz Okako espetxean (Araba) egotea honako egoeraren batean:
1- Espetxeko 2. edo 3. araubidean.
2- Baldintzapeko askatasuna.
3- Behin betiko askatasuna - 6 hilabete baino gutxiagoko epean. -
Ez izatea errenta edo diru-sarrera nahikorik eta aurretiaz laguntza ekonomikoak eta/edo diru-laguntzak jasotzeko eskubide guztiak egikarituta izatea.
Espetxeko Gizarte Zerbitzuek edo erakundeak aldeko txostena ematea kolektibo horrekin lan egiten duen Gizarte Ongizateko Foru Erakundearekin sinatutako berariazko hitzarmen kolektiboaren bitartez.
GOFEren kudeaketako zuzendaritza
Arabako Lurralde Historikoan askatasunik gabeko pertsonentzako laguntza ekonomikoen programaren xedapenak eta oinarri erregulatzaileak. ALHAO, 126. zk., 2000ko urriaren 30ekoa.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun administratiboaren ondorioak: Baieztea
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Askatasunik ez duten pertsonentzako laguntza ekonomikoak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |