PR Centros residenciales para menores de edad EUS - egoitza
Adingabekoentzako egoitza zentroak
Egoitza harrera emateko zentroak dira. Horien helburua babesgabetasun egoera larrian dauden umeei eta nerabeei arreta osoa ematea da, aldi batean behintzat (normalean behin-behineko egoera bat izan ohi da eta familia biologikoarekin, harrera familiarekin edo adopzio familiarekin itzultzea da helburua), hau da, beren familietan behar materialak, afektiboak edo hezkuntzakoak estalita ez dituztenei, eta Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean edo tutoretzapean daudenak.
Helburu nagusia adingabeak gizarteratzea eta horien egoera normalizatzea dira, eta horretarako familia, arlo pertsonala, soziala, eskolakoa, lan aurrekoa eta lanekoa landuko dira
Zerbitzu motak:
Harrera eta larrialdietarako zentroak
Babesgabetasun egoera larrian dauden eta beren familiaren etxetik kanpo egon behar diren umeei eta/edo nerabeei zerbitzua ematen zaie, laguntza neurri bat edo familia ordezkapena izapidetzen den bitartean.
Etxeak
Babesgabetasun egoera larrian dauden umeei eta nerabeei arreta osoa ematen zaie.
Emantzipaziorako prestatzeko zentroak
Bizikidetza zentroak dira, eta 14 urte baino gehiagoko nerabeei laguntza eta hezkuntza zerbitzua ematen zaie horietan. Hala, bizitza autonomoa izateko trebetasun pertsonalak eta sozialak eskuratzea sustatzen da.
Emantzipazio etxebizitzak
16 urte baino gehiagoko nerabeei laguntza ematen die modu independentean bizitzeko, beraien jatorria edozein izanda ere, egoitza zentrotik ateratzean beren familiekin bizitzera itzuli ezin direnean.
Jokabide arazoak dituzten nerabeentzako zentroa
13 eta 18 urte arteko nerabeei laguntza osoa ematen die beraien jatorria edozein izanda ere. Nerabe horiek jokabide arazoak izaten dituzte, eta horren ondorioz, ez da egokia oinarrizko programan arreta ematea.
Babesgabetasun egoera larrian dauden adingabeak, aitak, amak edo tutoreak aldi batean edo modu iraunkorrean beraiek zaindu ezin dituztenean.
Baldintzak
- Egoitza harrerako administrazio edo epai neurri bat izatea Foru Aldundiaren tutoretza edo zaintza esparruan.
- Aitak, amak edo tutoreak aldi batean ezin zaindu ahal izatea, inguruabar larriak direla-eta.
- Foru Aldundiak izatea umea edo nerabea zaintzeko eskumena, epai judizial baten ondorioz.
Adingabeei buruzko Kontseilua, zaintza edo tutoretza.
GOFEren kudeakeako zuzendaritza, egoitza.
-
Haurren Eskubideen Konbentzioa. Haga, 1989ko azaroaren 20a.
-
131/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako bizitoki harrerako baliabideak arautzen dituena. EHAA, 150. zk., 2008ko abuztuaren 8koa.
-
Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, adingabearen babes juridikoarena. Horren bidez, Kode Zibila eta Prozedura Zibileko Legea aldatzen dira hein batean. EAO 15. zk., 199601-17. 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak babesteari buruzkoa. EHAA 59. zk., 2005-03-30. 3/2009 Legea, abenduaren 23koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko eta Arreta emateko Legea aldatu zuena. EHAA 251. zk., 2009-12-31.
Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoa, EAO 175. zk., 201507-23. -
Haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legea. EAO, 180. zk., 2015-07-29.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Adingabekoentzako egoitza zentroak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |