null Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua

Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua.

Zentroa, zerbitzua eta erakundea Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatzea

Gizarte Zerbitzuetako erakundeak, zentroak eta zerbitzuak inskribatzea eta Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan jasotako datuen ziurtagiriak ematea.

Erakunde, zentro eta zerbitzu publikoak edo pribatuak, Arabako Lurralde Historikoan eta Gizarte Zerbitzuen alorrean jarduten dutenak.

Betekizunak:

Erakunde gisa inskribatzeko, nahitaezkoa izango da legez eratutako pertsona fisiko edo juridiko bat izatea, publikoa edo pribatua, irabazteko xedearekin edo gabe, gizarte zerbitzuetako zerbitzu edo zentro baten edo batzuen titularra, edo, halakorik izan gabe, informazioa modu orokorrean ematera eta/edo kideen elkarri laguntzera bideratutako jarduerak soilik egiten dituena.

Gizarte zerbitzuko zerbitzu gisa inskribatzeko betekizun izango da: modu teknikoan eta funtzionalean antolatuta dagoen jarduera bat garatzea, orokorra edo espezializatua, era ohikoan eta iraunkorrean ematen duena gizarte zerbitzuen erakunde batek, prestazio hori zentro batean eman ez arren.

Zentro gisa inskribatzeko betekizun izango da: unitate organiko eta funtzional gisa eratutako higiezin oro edo haren zati batean, kokapen autonomo eta identifikagarria kokatuta egotea eta gizarte zerbitzuen prestazioak eman edo antolatzea bertan.

  • Gizarte Zerbitzuen Saila
  • Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

  • Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua

  • 40/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituena.

  • Diputatuen Kontseiluaren 25/1999 FORU DEKRETUA, otsailaren 23koa, Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa sortzen duena, antolaketa eta funtzionamendu arauak ezarriz.

  • 41/1998ko Dekretua, martxoaren 10ekoa, adinekoentzako egoitzako gizarte zerbitzuei buruzkoa. EHAA, 66. zk., 1998ko apirilaren 7koa.

  • 202/2000 Dekretua, urriaren 17koa, mendeko pertsona adinduentzako eguneko zentroei buruzkoa. EHAA, 214. zk., 2000ko azaroaren 8koa.

  • 125/2005 Dekretua, maiatzaren 31koa, nagusientzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena. EHAA, 104. zk., 2005eko ekainaren 3koa.

  • 148/2007 DEKRETUA, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena. EHAA, 187. zk., 2007ko irailaren 27koa.

  • 148/2007 Dekretuaren AKATSEN ZUZENKETA, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena.

  • 131/2008 DEKRETUA, uztailaren 8koa, gizarte babesgabetasunean dauden haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautzen dituena. EHAA, 150. zk., 2008ko abuztuaren 8koa.

  • 12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. EHAA, 246. zk., 2008-12-24.

  • 155/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Gizarte Zerbitzuen Erregistroei buruzkoa. EHAA, 150. zk., 2012ko abuztuaren 2koa.

  • 13/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Arreta Goiztiarreko esku hartze osoa emateari buruzkoa.

  • 126/2019 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan adinekoentzako egoitza zentroei buruzkoa.

  • 1/2023 Legea, martxoaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen zigortzeko ahalmenari buruzkoa.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Hiru hilabete. 

Isiltasun administratiboaren ondorioak: Epe hori igaro ondoren esanbidezko ebazpena hartu ez bada, eskaera baietsitzat joko da.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatzeko eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi