null Harrera etxebizitzak

Etxeak tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzako egoitza zentroak eta emakumeentzako bestelako egoitza zerbituak. Harrera etxebizitzak

Zer dira?
Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, pisuetan langile profesionalik ez duena.

Zer eskaintzen dute?
Aldi baterako harreraren eta intentsitate txikiko gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzearen jarraipena.

Norentzat da?Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat da, baita haur, nerabe edo bere ardurapeko beste pertsona batzuentzat ere, segurtasun arrazoiengatik anonimatua izateko irizpideekin, 20.000 biztanletik beherako Arabako udalerrietatik datozenak.

Nola sartzen da?
Informazioa nahi baduzu eta/edo harrera-baliabideren bat eskuratu nahi baduzu, Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo behar duzu. Gizarte-larrialdietarako Udal Zerbitzura (945134444).

Non ematen da?
Etxebizitza-eraikin arruntetan kokatutako pisuetan, haien isilpeko kokapena bermatuz.

Zeintzuk dira baldintzak?

  • Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktima izatea.
  • Bizileku alternatiborik ez izatea.
  • Intentsitate txikiko laguntza eskatu.
  • Zerbitzuaren funtzionamendua edo bizikidetza eragozten duen portaera nahasmendurik ez izatea.
  • Gaixotasun bat izateagatik tratamendua behar izanez gero, ez errefusatu.

Harrera etxebizitzak Arabako lurralde historikoko 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako emakumeei eta/edo beren kargura daudenei laguntza emateko etxebizitzak dira, genero indarkeriaren biktima direnei eta aldi batean sendatzeko eta genero indarkeria gainditzeko etxe bat behar dutenei.

Gehienez ere 4 hilabetez egon daitezke bertan, eta egonaldia luzatzeko aukera ere egongo da.

Laguntza maila baxuko zerbitzua da, eta bertan ez da langilerik egoten modu jarraituan, baina psikologia, gizarte eta hezkuntzako esku-hartzerako zerbitzu bat du, baita gizarte laguntza ere. Psikologia, gizarte eta hezkuntzako laguntza zerbitzua etxetik irten ondoren ere jaso ahal izango da.

Harrera etxeen kokapena konfidentziala izatea bermatzeko neurriak hartu beharko dira.

  • Arabako lurralde historikoko 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi diren emakumeak, genero indarkeria dela-eta etxetik irten direnak eta beraien eta/edo beren kargura dauden pertsonen segurtasuna eta osotasuna bermatzen duten etxebizitza egokirik ez dutenak.

  • Bizikidetza unitatea mantentzeko, zerbitzu hau eta laguntza guztiak jaso ahal izango dituzte baita ere emakumeen kargura dauden eta ohiko moduan beraiekin bizi diren gainerako pertsonek, besteak beste seme-alabek (adingabekoak izan edo ez izan), eta beren kargura dauden helduek, betiere bizikidetza unitate bera osatzen baldin badute.

Baldintzak

  • Maila baxuko laguntza behar izatea, eta laguntza hori etengabe langileak egon gabe etxebizitza zerbitzu batean eman ahal izatea.

  • Gizarte zerbitzuetako irismenetik eta aukeretatik kanpo ez behar izatea arreta sanitario espezializatua eta/edo iraunkorra.

  • Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.

  • Jokaera arazorik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo bizikidetza larriki galarazi dezaketen jokaerarik ez izatea edo emakumearentzako berarentzako, beste erabiltzaile batzuentzako edo profesionalentzako arriskutsuak izan daitezkeen jarrerarik ez izatea.

     

  • 148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena. EHAA, 187. zk., 2007ko irailaren 27koa.

  • 148/2007 Dekretuaren AKATSEN ZUZENKETA, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena.

  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.

  • 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa.

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Etxeak tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzako egoitza zentroak eta emakumeentzako bestelako egoitza zerbituak eskatzea. Harrera etxebizitzak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi