null PR Servicio de Ayuda a Domicilio (SAD) EUS

Etxeko laguntza zerbitzua

Laguntza eta prebentzio zerbitzua da, menpekotasuna duten edo menpekotasuna izateko arriskua duten pertsonei zuzendutakoa, egunerokotasuneko jarduerak egiteko arazoak dituztenei edo gaitasun pertsonal mugatuak dituztenei zuzendutakoa hain zuzen ere.

Helburuak hauek dira:

 1) Erabiltzaileen autonomia galera prebenitzea eta/edo konpentsatzea, eta horretarako, laguntza ematea egunerokotasuneko jarduerak egiteko.

 2) Zerbitzu jasotzaileak beraien etxeetan ahalik eta denbora gehien egotea bizi kalitate onarekin.

3)  Erabiltzaileei laguntzeko sarea osatzen duten laguntzaileei laguntza ematea eta laguntzaileek atseden hartzeko denbora izatea erraztea.

4) Beste zerbitzu batzuen esku-hartzea behar duten premia egoerak atzematea.

5) Erabiltzaileen eta ohiko zaintzaileen segurtasun sentimendua sendotzea.

 

6) Erabiltzailea komunitatearen ingurunean integratzea erraztea, isolamendu egoerak saihestuz.

Menpekotasuna duten edo menpekotasuna izateko arriskua duten pertsonak, horien adina edozein izanda ere, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Mendekotasuna onartuta edukitzea, hain zuzen ere gradu eta maila zehatzeko mendekotasuna.

  • Eskaria egiten den unean zerbitzua eskatutako etxebizitzan erroldatuta egotea eta udalerri berean erroldatuta jarraitzea.

  • Etxebizitza horretan bizitzea, etxea erabiltzailearena izan zein zaintzaile nagusi gisa jarduten duen senide batena izan.

  • Etxeak erabiltzailea bertan egotea ez eragoztea edo nabarmen oztopatzea, eta pertsonarentzat berarentzat zein etxez etxeko zerbitzuko langileentzat arriskurik ez eragitea.

  • Eguneroko oinarrizko jarduerak edo jarduera instrumentalak egiteko laguntza behar izatea.

  • Beharrezkoa bada, etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin batera, aski babes izatea etxean baldintza egokietan jarraitzeko.

  • Osasun erakundeetan edo osasun eta gizarte erakundeetan etengabeko laguntza behar duen osasun egoera ez izatea.

  • Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.

  • Jokabidearen nahasmendurik ez izatea, edo etxeko laguntzaileak arriskuan jar ditzakeen jokabiderik ez izatea.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza 

  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO, 299. zk., 2006-12-15. 
  • 1051/2013 Errege Dekretua, irailaren 27koa, autonomia pertsonalerako eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko sistemaren prestazioak arautzen dituena (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoak).
  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO, 98. zk., 2014-09-01.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuari buruzko arauak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Administrazio Kontseiluak 1998ko urriaren 13an onartuak. EHAA 133. zk., 1998ko azaroaren 20koa. 
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuen prestazioari buruzko Araudiko 13.8. artikuluaren aldaketa. ALHAO, 37 zk., 2005eko apirilaren 1ekoa.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 

  • 3 hilabete eta erdi, menpekotasuna aintzatesten duen ebazpena ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
  • 6 hilabete, menpekotasun egoera aintzatesteko eskaria egin zenetik aurrera kontatzen hasita.

Prozedurak aldizka egin badira, 2 hilabete, dokumentazio osagarria aurkeztu zenetik aurrera zenbatzen hasita.

Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezestea.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Etxeko laguntza zerbitzua eskatzea (ELZ)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi