null PR Servicio de coordinación a urgencias sociales EUS

Gizarte larrialdietarako koordinazio zerbitzua

Psikologia eta gizarte laguntza ematen die Arabako lurralde historikoan bizi diren eta gizarte larrialdi egoeran dauden pertsonei.

Gizarte esku-hartzean berehala jarduten da eta ondoren, ohiko gizarte zerbitzuetara bideratzen dira erabiltzaileak. Horrez gain, gizarte beharrak identifikatzen dira eta horien gizarte diagnostikoa egiten da.

Esku-hartzeak antolatzeko zerbitzuan telefono zerbitzua dago eta gainera, gizarte larrialdia gertatu den lekura joateko langileak daude, kaltetuei «in situ» laguntzeko hain zuzen ere.

  • Gertatzez babesgabetasun egoeran dauden pertsonak, bereziki hauek: galduta edo desorientatuta dauden pertsonak, abandonatuta daudenak edo une horretan zaintzailerik ez dutenak, baita genero indarkeria egoerak eta etxeko indarkeria egoerak ere.

  • Salbuespenezko egoerak direla-eta sortutako gizarte larrialdi egoeretan dauden pertsonak: trafiko istripuak, suteak, uholdeak edo bestelako ezbeharrak.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte larrialdietarako koordinazio zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi