PR Servicio de información, valoración, diagnóstico y orientación (Servicios sociales de base) EUS - egoitza
Informazio, balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzua. Oinarrizko gizarte zerbitzuak
Oinarrizko gizarte zerbitzuek leihatila bakar moduan jarduten dute; herritarren eta gizarte zerbitzuen sistema publikoaren lehen elkarguneak dira. Oinarrizko gizarte zerbitzuetara jotzen dutenek gizarte langile batekin hitz egiten dute, eta hark, beste erakunde batzuetako profesionalekin koordinatuta hauek egiten ditu besteak beste:
a) Gizarte eskubideei buruzko argibideak ematen ditu eta nola erabil daitezkeen azaltzen du.
b) Pertsonen eta familien gizarte beharrizanak baloratzen ditu. Gizarte baliabideen berri ematen du.
c) Kasuan kasuko arazoa konpontzeko irtenbiderik egokienak azaltzen ditu. Behar izanez gero, banako arreta plana prestatzen du, kontuan harturik beharrizanak, lehentasunak eta dauden baliabideak.
d) Herritarrak baliabide espezializatuetara bideratzen ditu, bai eta gizarte babeserako beste baliabide batzuetara ere: gizarte segurantza, langabezia, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, trebakuntza.
e) Banako planak egiten ditu beharrizanak eta baliabideak kontuan hartuta.
f) Herritarren arteko lankidetza eta elkartegintza sustatzen ditu. Gizarte bazterkeriaren prebentziorako programak sustatzen ditu.
Herritarrak.
-
155/2001 Dekretua, uztailaren 30ekoa, gizarte zerbitzuen arloko eginkizunak zehaztu dituena. EHAA, 165. zk., 2001eko abuztuaren 27koa.
-
66/2002 Foru Dekretua, abenduaren 17ko Diputatuen Kontseiluarena. Horren bidez, 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalekin haien lurralde eremuetan oinarrizko gizarte zerbitzuak emateko eta hitzarmenak sinatzeko irizpideak onartzen dira. ALHAO, 2. zk., 2003ko urtarrilaren 8koa.
-
Diputatuen Kontseiluaren urtarrilaren 12ko 1/2010 Foru Dekretua, abenduaren 17ko 66/2002 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena. Horren bidez, 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalekin haien lurralde eremuetan oinarrizko gizarte zerbitzuak emateko eta hitzarmenak sinatzeko irizpideak onartzen dira. ALHAO, 8. zk., 2010eko urtarrilaren 22koa.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Informazio, balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzua eskatzea. Oinarrizko gizarte zerbitzuak | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |