PR Servicio de intervención psicosocioeducativa y acompañamiento social a víctimas de violencia de género EUS - egoitza
Psikologia, gizarte eta hezkuntza esku-hartzerako zerbitzua eta genero indarkeriaren biktimei zuzendutako gizarte laguntza
Zerbitzu honetan hauek eskaintzen dira:
-
Psikologia, gizarte eta hezkuntza eskuhartzea: prozesu horren oinarria hezkuntza harremana da, eta helburua autoestimua berreskuratzea, krisi egoerak prebenitzea, genero indarkeriari aurre egiteko estrategiak sendotzea eta genero indarkeriaren biktimen independentzia emozionala eta ekonomikoa sustatzea dira.
-
Gizarte laguntza: prozesu horren oinarria interesatuaren eta profesionalaren arteko laguntza harremana da, eta horren bidez genero indarkeriaren biktimak modu autonomoan jardutea eta gizarteratzea hobetzen dira.
Zerbitzu hau Arabako lurralde historikoko udalerri guztietan eskaintzen da, bai onuradunen etxebizitzan, baita etxetik kanpo ere edo egoitza zentroan.
-
Adinez nagusiak diren emakumeak edo emantzipatuta dauden adingabeak, genero indarkeria jasan dutenak eta 20.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako lurralde historikoko udalerrietan bizi direnak (edo beste udalerri batzuetakoak, aurretiaz erakundeak elkarrekin koordinatu ondoren).
-
Adingabekoak, semealabak, horien zaintza eta babesa emakume horiek egikarituz gero.
-
Bizikidetza unitatea osatzen duten gainerako pertsonak, emakume eskatzailearen kargura daudenak.
-
1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, generoindarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa.
-
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.
-
185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea
Gutxi gorabeherako epea: Larrialdiko baliabidea denez, erantzuna ahalik eta azkarren emango da.
Legez ezarritako epea: Ez.
Isiltasun administratiboaren ondorioak: ez du eragiten
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Psikologia, gizarte eta hezkuntza esku-hartzerako zerbitzua eta genero indarkeriaren biktimei zuzendutako gizarte laguntza eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |