null PR Servicio de intervención social en atención temprana EUS

Gizarte esku-hartze zerbitzua arreta goiztiarrean

Balorazio, estimulazio eta errehabilitazio programek osatzen duten zerbitzua da, eta guztien helburua ahalik eta azkarren eta osotasunean garapenean arazoak dituzten edo arazoak izateko arriskua duten umeen behin-behineko beharrak edo behar iraunkorrak jorratzea da.

Helburuak hauek dira:

  • Umeen urritasunak edo arazoak murriztea, horiek orokorrean kontuan hartuz.
  • Arrisku handiko arazo edo egoera bati lotutako urritasunak edo gabeziak agertzea saihestea.
  • Ahal den heinean, umeen garapena optimizatzea.
  • Konpentsazio, oztopo deuseztatze eta egokitzapen mekanismoak txertatzea behar espezifikoetan.
  • Familian eta gizartean integratzeko aukerak eta umeen eta familien bizitza kalitatea erraztea.

0 eta 6 urte arteko umeak, garapen arazoak dituzten edo horiek izateko arriskua dutenak, eta honako baldintzak betetzen dituztenak:

  • Arazo fisikoa, psikikoa, sentsoriala edo garapenekoa diagnostikatuta izatea edo horiek izateko arriskua izatea, prematuritatea, jaiotzeko arazoak, entzefalopatiak, atzerapen psikomotorea edo bestelako inguruabarrak direla-eta.
  • Arreta goiztiarreko zerbitzuak behar izatea, Arreta Goiztiarreko Balorazio Lantaldeak (AGBL) egindako balorazio teknikoarekin bat eginez.

  • Diputatuen Kontseiluaren 58/2014 Foru Dekretua, azaroaren 11koa, uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretuaren zenbait xedapen aldatzen dituena; dekretu horrek arautu zuen mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO.

  • Diputatuen Kontseiluaren 50/2014 Foru Dekretua, urriaren 7koa, uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinek arautu zuen mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO 2014-10-10.

  • 13/1982 Legea, 1982ko apirilaren 7koa, ezinduak gizarteratzeari buruzkoa. EAO, 1982-04-30.

  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • 2011ko abuztuaren 3ko ebazpena. Horren bidez argitaratu zen I. mailako menpekotasuna duten aintzatetsitako pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuen edukiari buruzko zehaztapena. EAO, 2011-08-22.

  • Desgaitasuna duten Pertsonak Gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legean aurreikusitako gizarte eta ekonomia prestazioen sistema berezia ezarri eta arautzen duen 1984ko otsailaren 1eko 383/1984 Errege Dekretua. EAO, 1984-02-27.

     

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte esku-hartze zerbitzua arreta goiztiarrean eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi