null Gizarte bazterketa baloratzeko eta diagnostikatzeko foru zerbitzua

Gizarte bazterketa baloratzeko eta diagnostikatzeko foru zerbitzua

Gizarte bazterketa egoerak sortzen dira normalean pertsona bat gizarteratuta egotea zehazten duten alorretan zailtasunak daudenean: enplegua, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, harreman pertsonalak, politikan eta gizartean parte hartzea, baliabide ekonomikoak, eta abar. Bazterketa kontzeptuak maila asko ditu, pertsonen egunerokotasuneko hainbat alderdiri eragiten baitie.

  • Zerbitzu honetan bazterketa egoerak identifikatzen eta mailakatzen dira.

  • Eskatzaileei aholkuak ematen zaizkie zerbitzua edo prestazio ekonomikoak edo biak jasotzeko, eta hori guztia bakoitzaren beharrak kontuan hartuz, betiere horiek eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte.

  • Eskariak baloratzen dira gizarte bazterketa egoera posibleei lotuta.

  • Gizarte diagnostiko espezializatuak egiten dira eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren baliabide egokienen berri ematen zaie erabiltzaileei, eta/edo hala badagokio, erabiltzaileei beste sistema edo arreta politiken berri ematen zaie.

18 urte baino gehiago dituzten eta honako baldintzak betetzen dituzten pertsonak:

  • Aurretiaz Lehenengo edo Bigarren Mailako Arretarako Gizarte Zerbitzuek balorazioa egin izana, eta horien arabera, balorazio espezializatua behar izatea.

  • Errolda eta bizilekua direla-eta, bi kasu daude:

  • Arabako lurralde historikoko udalerri batean erroldatuta daudenak eta legez bizi direnak, balorazioa eskatzean Arabako lurralde historikoko udalerri batean erroldatuta egon beharko dira eta eraginkortasunez bertan bizi beharko dira.

  • Nahiz eta Araban erroldatuta egon eta bertan eraginkortasunez bizi izan, balorazioa eskatzean Arabako lurralde historikoan legezko egoitzarik ez dutenek, derrigorrez egoitza eraginkorra eta errolda Arabako lurralde historikoko udalerriren batean izan beharko dute, eta horren aurreko 12 hilabeteetan zehar Arabako lurralde historikoan eraginkortasunez bizitzen eta erroldatuta egon beharko dira.

  • Bazterketa zantzuak eduki behar ditu.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

Foru Gobernu Kontseiluaren 8/2018 Foru Dekretua, otsailaren 20koa. Onestea gizarte bazterketaren egoera onartzeko araudia Arabako Lurralde Historikoan. ALHAO 42. zk, 2018-04-13

117/2018 Foru Agindua, uztailaren 9koa, sortu eta arautzen duena Arabako Lurralde Historikoaren eremuan Gizarte Bazterketa eta Inklusioa Baloratzeko Zerbitzuaren Aholku Batzorde Teknikoa. ALHAO 131. zk, 2018-11-14

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Ebazpena hiru hilabeteko epean jakinaraziko da gehienez, eskaera egiten den datatik aurrera zenbatuz. 

Isiltasun administratiboaren ondorioak: Eskaera ezestea. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte bazterketa baloratzeko eta diagnostikatzeko foru zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi