Garraiorako zuzeneko laguntzei buruzko ohiko galderak (gasolio profesionala itzultzeko onuradunak ez direnak)

Espainian legez eratutako langile autonomoek eta nortasun juridiko propioa duten sozietateek eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta 2023ko ekainaren 30ean:

  • Garraioko Enpresen eta Jardueren Erregistroan alta emanda badaude VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motetako edozeinetako garraio baimen baten titular gisa.

  • Hiri autobusen titular badira, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren erabilera irizpideen araberako sailkapenarekin bat etorriz, eta 2023ko ekainaren 30ean alta emanda bazeuden Trafiko Buruzagitza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan.

Laguntzak honako garraio jarduera hauen artean banatzen dira:

  • Taxi bidezko garraioa (EJSN kodea: 4932).

  • Bidaiarien lurreko garraio motak b.i.s.g. (EJSN kodea: 4939).

  • Salgaien errepideko garraioa (EJSN kodea: 4941).

  • Etxe aldaketako zerbitzuak (EJSN kodea: 4942).

  • Pertsonen garraio sanitarioko zerbitzua (EJSN kodea: 8690).

  • Bidaiarien hiriko eta hiri inguruko lurreko garraioa (EJSN kodea: 4931).

Banakako zenbatekoa, jarduera bakoitzaren barruan, onuradun bakoitzak ustiatutako ibilgailu motaren eta kopuruaren arabera zehazten da.

Jarraian, ibilgailu motak eta bakoitzarentzat ezarritako laguntzaren zenbatekoa zehazten dira:

IBILGAILUA ZENBATEKOA (EUROTAN) 

Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia.  MDPE, BGM≥7,5 t eta PGL, GNK edo GNL erregai mota

1.845

Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia. MDPE, BGM<7,5 t

500

Salgaien ibilgailu arina. Furgoneta. MDLE

225

Anbulantzia VSE

225

Taxiak.  VT, erregai mota hauekin: PGL, GNK edo GNL

205

Taxiak.  VT, erregai mota honekin: gasolina

150

Alokairuko ibilgailua, gidariarekin. VTC

150

Autobusa.  VDE eta erregai mota hauek: PGL, GNK edo GNL

1.025

Hiriko autobusa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko erabilera irizpideen araberako sailkapenaren arabera, eta erregai mota PGL, GNK edo GNL.

1.025

 

Laguntza hori bateraezina da gasolio profesionala erabiltzearen ondoriozko hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketaren onuradunentzako laguntzarekin; beraz, laguntza ez zaie aplikatuko itzulketa horretarako eskubidea duten ibilgailuei.

Hala ere, beste ibilgailu batzuen titularra izanez gero, ekainaren 28ko 5/2023 ELDren 156-158. artikuluetan ezarritako zuzeneko laguntza eskatu ahal izango da, aurreko paragrafoan aipatutako laguntza jaso ezin duten norberaren titulartasuneko ibilgailuetarako.

Bai.

Jasotako laguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu onuradun bakoitzeko laguntzaren zenbateko mugatuko laguntzetarako aurreikusitako gehieneko zenbatekoa, Europako Ukraina Aldi Baterako Esparruaren arauen arabera onetsitako erabakiekin bat etorriz.

Kanpo geratzen dira Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz Europar Batasunak ezarri ahal izan dituen zehapenen eraginpeko pertsona fisikoak edo sozietateak.

Muga hori Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz Europar Batasunak ezarri ahal izan dituen zehapenek eragindako pertsona, erakunde eta organoek kontrolatutako enpresetara zabaltzen da, bai eta Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz Europar Batasunak ezarri ahal izan dituen zehapenek eragindako sektoreetan aktibo dauden enpresetara ere, laguntzak kasuan kasuko zehapenen helburuei kalte egiten dien neurrian.

Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskatu ahal izango da laguntza, horretarako prestatuko den formularioaren bidez, laguntza eskaera aurkezteko epea hasten denean.

Eskaera 2023ko irailaren 18tik urriaren 31ra bitartean aurkeztu ahal izango da.

Laguntza banku transferentzia bidez ordainduko da, eskaeran adierazitako banku kontuan.

Laguntza horren onuradunek, zerga egoitza Arabako Lurralde Historikotik kanpo badute, ZAEAri edo dagokion Foru Administrazioari eskatu beharko diote.