TR “Ignacio Aldecoa saria” gaztelerazko ipuin lehiaketa - egoitza
"Premio Internacional de Cuento Ignacio Aldecoa” literatura lehiaketara lanak aurkeztea
Epeak
Hautagaitzak aurkezteko epea deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2024ko maiatzaren 8an amaituko da, 23:59an (Espainiako penintsulako ordua).
Aurkeztu beharreko agiriak
- Zein ipuinekin lehiatzen den.
- Lehiaketarako erabiliko den ipuin-bilduma
- Eskaera inprimakia (II. eranskina)
Informazio gehiago
2024ko deialdiaren oinarriak kontsultatzea.
Nazioarteko parte-hartzea: estatuen arteko erabateko elkarreragingarritasunik ezak zaildu egin dezake informazio-trukaketa bitarteko elektronikoen bidez. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek, Espainiako Estatutik kanpo parte hartu nahi badute, ialdecoa@araba.eu helbidean eskatu behar dute informazioa.
Zer behar dut?
Eskatzaileek Arabako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat eduki beharko dute. Informazio gehiago.
Lehiaketara aurkezten den ipuina, PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.CUENTO.PDF
Ipuinen bilduma, PDF formatuan erantsi behar da. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.COLECCIÓN.PDF
Lanen formatu informatikoetan ezin da egilearen izena agertu.
Nazioarteko parte-hartzea: estatuen arteko erabateko elkarreragingarritasunik ezak zaildu egin dezake informazio-trukaketa bitarteko elektronikoen bidez. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek, Espainiako Estatutik kanpo parte hartu nahi badute, ialdecoa@araba.eu helbidean eskatu behar dute informazioa.
Aurrez aurreko/posta bidezko aurkezpena:
Hautagaitzak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailari zuzendu behar zaizkio, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu edo hara bidali (Probintzia plaza, 5, behea 01001 Gasteiz), eta “Premio Ignacio Aldecoa” erreferentzia izan behar dute. Honako hauek bidali behar dira:
-
Lehiaketara aurkezten den ipuina, euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.CUENTO.PDF.
Ipuin bilduma euskarri informatiko berean (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.COLECCIÓN.PDF.
Lanen formatu informatikoetan ezin da egilearen izena agertu.
-
Deialdi honen II. eranskina, behar bezala beteta
II. eranskinean, lehiaketara aurkezten den ipuinaren izenburua, ipuin bildumaren izenburua eta aurkeztutako lana identifikatzeko erabiliko den izengoitia adierazi behar dira.