null PR Prestación Económica dirigida a Personas que participen en Itinerarios de inclusión social en el Territorio Histórico de Álava, a excepción del municipio de Vitoria-Gasteiz EUS

Arabako Lurralde Historikoan, Gasteizko udalerrian izan ezik, gizarteratze ibilbideetan parte hartzen duten pertsonentzako prestazio ekonomikoa

Gizarteratzen laguntzea gizarte bazterketako diagnostikoa daukaten pertsonei, zaintza ardurak bere gain hartzeko arazoak dauzkatenei, bizitza pertsonala eta lan bizitza bateragarri egiteko arazoak dauzkatenei edo laguntzako gizarte baliabide gutxi dauzkatenei, baldin eta arazo horiek oztopo badira haiek gizarteratzeko.

Gizarteratze prozesuetan dauden pertsonak.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Zuzendaritza-Kudeatzailetza

32/2012 FORU DEKRETUA, ekainaren 12koa, Diputatuen Kontseiluarena, zeinaren bidez onesten baita Arabako Lurralde Historikoan, Gasteizko udalerrian izan ezik, gizarteratze prozesuetan parte hartzen duten pertsonentzako prestazio ekonomikoari buruzko araudia.

Gainera, urtero argitaratu behar da ALHAOn gizarteratze prozesuetan parte hartzen duten pertsonentzako diru-laguntza deialdia.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea

Hilabete, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean eskaera sartzen denetik aurrera. Epe zenbaketa horretarako, ez da kontuan hartuko espedientea etenda dagoen denbora, baldin eta etete horren arrazoiak eskatzaileari badagozkio.

Administrazio isiltasunaren ondorioak

Epe hori berariazko ebazpenik gabe igarotzen bada, eskaerari ezezkoa eman zaiola ulertuko da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak berariaz ebazteko duen betebeharra gorabehera.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako Lurralde Historikoan, Gasteizko udalerrian izan ezik, gizarteratze ibilbideetan parte hartzen duten pertsonentzako prestazio ekonomikoa eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi