null PR Prestación Económica Vinculada al Servicio (PEVS) EUS

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)

Diru-laguntza honen eguneko zentroetako, egoitzetako edo etxebizitza komunitario pribatuetako arretaren ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea da.

  • Ohiko modalitatea: beste zerbitzu eta zentroetarako sarbidea, urtean 45 egun edo gauetako muga baino gehiagoko aldi jarraituentzat. 

  • Atseden zerbitzuak: modalitate honen helburua menpekotasuna duen pertsona bat ohiko moduan zaintzen dutenei atseden hartzeko, etxebizitzan eraberritze lanak egiteko, ospitalean egoteko edo antzeko gauzetarako denbora ematea da. Gehienezko denbora 45 egun edo gauetakoa izango da – atseden zerbitzuaren motaren arabera, eta modu jarraituan edo ez jarraituan hartu ahal izango dira egun horiek.

Menpekotasuna duten pertsonak, betiere laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten menpekotasun mailak aintzatetsita izanez gero: III. maila, 75- 100 puntu artean, II. maila, 50-74 puntu artean, I. maila, 40- 49 puntu artean Menpekotasuna Baloratzeko Baremoa oinarri hartuz, eta gainera, honakoak bete beharko dituzte:

  • Arretarako Banakako programa dutenak, laguntzaren egokitasuna zehazteko.
  • Erroldatzea eta egoitza eraginkorra Arabako lurralde historikoan dutenak eskaria aurkeztu den egunean.
  • Baldintzak betetzen dituen zerbitzu edo zentro batean plaza duela egiaztatzea.

  • ZLLEren kasuetan, ARNASA ZERBITZUAREN modalitatean: Atseden denboraren aurretik eta ondoren bere egoitzan jasotzea laguntza.

Zerbitzuarena edo zentroarena:

  • Funtzionamendu baimena izatea.

  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa atxikita daukan zentro edo zerbitzu gisa jarduteko onarpena edukitzea, Arabako Foru Aldundiak emana.

  • Arabako lurralde historikoan kokatuta egotea, lehenengo xedapen osagarrian jasotako salbuespenezko kasuetan salbu.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • Foru Gobernu Kontseiluaren 33/2021 Foru Dekretua, uztailaren 20koa. Onespena ematea AMAS Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren prestazio ekonomikoen Arabako gehieneko zenbatekoak eguneratzeari

  • 4162/2014 iragarkiaren akatsaren zuzenketa, honi buruzkoa: Diputatuen Kontseiluaren 39/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Arabako autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko sistemaren prestazio ekonomikoak arautzen dituena: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa. ALHAO, 101. zenbakia, 2014-09-08.

  • Diputatuen Kontseiluaren 39/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Arabako autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko sistemaren prestazio ekonomikoak arautzen dituena: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa. ALHAO, 98 zk., 2014-09-01.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa eskatzea (ZLPE)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi