Proposamenak aukeratzea - Herri bozketak - egoitza
Proposamenak aukeratzea - Herri bozketak
Hautatuak izan daitezkeen proiektuen zerrenda argitaratu ondoren, proposamenak hautatzeko herri-bozketa egiten da.
Erabiltzen den kanala edozein dela ere, pertsona bakoitzak 2 kategorietan proposatutako proiektu bati bakarrik eman ahal izango dio botoa, hau da, ezin izango zaio bozkatu 1. kategoriako bati eta 2. kategoriako beste bati.Boto bat baino gehiago emanez gero, baliogabetzat joko dira.
• 1. KATEGORIA (2.000 biztanletik gorako udalerrietan hauta daitezkeen proiektuak) Hautatua izateko proiekturen bat proposatu den UDALERRIAN erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonak.
• 2. KATEGORIA (2.000 biztanletik beherako udalerrietan hauta daitezkeen proiektuak) Hautatua izateko proiekturen bat proposatu den KUADRILLAN erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonak.
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
BIDE ELEKTRONIKOEN BITARTEZ
Inprimaki bat bete beharko da AFAren egoitza elektronikoan.
Identifikazio sistema baten bidez erregistratu beharko da, honako eremu hauek betez:
ESKATZAILEA
Izen-abizenak
NAN ZK.
Jakinarazpenetarako helbidea
Telefonoa
Posta elektronikoa (ez da nahitaezkoa)
Jaioteguna
AUKERATUTAKO PROIEKTUA
Izenburua
Kuadrilla (6 posibleen artean zehaztu behar da)
AURREZ AURRE
Dagokion inprimakia bete behar da eta Vitoria-Gasteizko edo Laudioko Erregistro Orokorreko bulegoan aurkeztu, edo Arabako Lurralde Historikoko edozein udaletako sarrera erregistroaren bidez, honako informazio honekin:
ESKATZAILEA
Izen-abizenak
NAN ZK.
Jakinarazpenetarako helbidea
Telefonoa
Posta elektronikoa (ez da nahitaezkoa)
Jaioteguna
AUKERATUTAKO PROIEKTUA
Izenburua
Kuadrilla (6 posibleen artean zehaztu behar da)
Euskara eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak, NISAEren datuen bidez, botoa eman duten pertsonak aukeratutako proposamena egiteko eskatzen duten kuadrillan benetan erroldatuta daudela egiaztatuko du.
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Arabako Foru Aldundiko Egoitza elektronikoan, Gasteizko edo Laudioko Erregistro Orokorreko bulegoan, edo Arabako Lurralde Historikoko edozein udaletako sarrera erregistroaren bidez.