Desgaitasuna duten adin nagusikoei laguntzeko neurri judizialak eta baimen judizialak ematea

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Laguntza neurriak ezartzeko beharra egiaztatzen duten dokumentuak (mediku txostena, osasun historia, eskola txostenak edo desgaitasuna, mendekotasun gradua eta abar egiaztatzen duten administrazio dokumentuak).

Gizarte eta osasun arloko profesional espezializatuen aditu irizpena, kasu bakoitzean laguntza neurri egokiak gomendatzen dituztenak.

Informazio gehiago

Nork eska dezake

Laguntzeko neurri judizialak ezartzeko:

  • Desgaitasuna duen pertsonak

  • Senideek (ezkontideak, aurrekoek, ondorengoek edo neba-arrebek)

  • Beste batzuk: hurbiltasunagatik eta kontaktuagatik laguntzeko neurri judizialak ezartzea eska lezakeen egoera baten berri duten pertsonek eta/edo profesionalek, gizarte zerbitzuetakoek, osasun zerbitzuetakoek eta zerbitzu soziosanitarioetakoek.

Baimen judizialak ezartzeko:

Izatezko zaintzaileak arduratzen dira kudeaketak egiteaz, desgaitasuna duen pertsonari zaintza ematea erraztuz, eta eskaera aurkez dezakete izapide zehatzak egiteko, hala nola baimen judizialak, besteak beste.


Araudia

8/2021 Legea, legeria zibila eta prozesala erreformatzen dituena desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko.

Laguntzeko neurri judizialak borondatezko jurisdikzioko espedienteen bidez eskatzen dira, desgaitasuna duen pertsona bizi den tokiko lehen auzialdiko epaitegian.


Harremanetarako

4 edo 8 zk.ko Lehen Auzialdiko Epaitegia    
Gasteiz hiribidea 18, 4. solairua
01008 Gasteiz
Telefonoa: 945 00 49 39
Helbide elektronikoa: instancia8.vitoria@justizia.eus
Telefonoa: 945 00 48 74
Helbide elektronikoa: instancia4.vitoria@justizia.eus