null Arabako eskulagintza sektorean inbertsioak egiteko laguntzak

Arabako eskulangintza sektorean inbertsioak egiteko laguntzak 2022

Deialdi honen xedea da Arabako eskulangintza sektoreari inbertsioak egiteko dirulaguntzak ematea, lantegiak eta ekipamendua berritzen laguntzeko, hartara, lehiakorrago izan daitezen eta egiturak eta kudeaketa hobetu ditzaten. 

Eskulangile, eskulangintzako enpresa eta elkarte eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakunde guztiak, baldin eta frogatzen badute Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta daudela edo bertan dutela zerga egoitza eta, beranduenik 2022ko urtarrilaren 1az geroztik Arabako Eskulangintza Erregistro Orokorrean izena emanda badaude, edo bestela, egun horretan hasita badute bertan alta eskatzeko prozesua, eta eskaera horri ezezkorik eman ez bazaio laguntza lerro honetara eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean.

 

Gainera, pertsona onuradunak honako baldintza hau bete beharko dituzte: Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila

Foru Agindua 187/2021 apirilaren 19koa. Arabako eskulangintza sektorean inbertsioak egiteko laguntzen deialdia onestea 2021eko ekitaldirako

Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete. Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako eskulangintza sektorean inbertsioak egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea 2022ko ekitaldirako

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Eskulangileen dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi