Erreklamazioa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea guztiz edo partzialki ukatzeagatik - egoitza
Erreklamazioa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea guztiz edo partzialki ukatzeagatik
Eskatzaileak uste badu ez dagoela ados (informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeko esanbidezko ezezkoa jaso du) edo ez badu Arabako Foru Aldundiaren erantzunik jaso legez ezarritako gehieneko epearen barruan (informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeko isilbidezko ezezkoa), erreklamazioa jarri ahal izango du Gardentasunaren Foru Kontseiluan, nahi izanez gero (zuzenean jar daiteke errekurtsoa administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, erreklamazio horien aurka), eta administrazioarekiko auzien bidean aurkaratu aurretik.
Erreklamazioak administrazio errekurtsoak ordezten ditu; borondatezkoa da, eta administrazioarekiko auzien bidean aurkaratu aurrekoa.
Eskatutako informazio publikoa Arabako Foru Aldundiak esanbidezko ebazpen bidez (idatziz) guztiz edo partzialki ukatu dieten pertsonak.
Eskatutako informazio publikoa Arabako Foru Aldundiak administrazio isilbidez ukatu dieten pertsonak (ez dute erantzunik jaso legez ezarritako gehieneko epearen barruan).
Informazio publikoa eskuratzeko eskaerari Arabako Foru Aldundiak baiezkoa eman arren informazio hori benetan jaso ez duten pertsonak.
Arabako Foru Aldundiak emandako informazioak edo eskatutako informazioaren edukiak gogobete ez dituen pertsonak.
Gardentasunaren Foru Kontseilua (Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasun, herritarren parte-hartze eta gobernu onaren otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren xedapen gehigarrietatik lehenengoak ezarritakoari jarraituz)
1/2017 Foru Araua, otsailaren 8koa, Arabako Lurralde Historikoko gardentasun, herritarren parte-hartze eta gobernu onarena.
Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2017 Foru Dekretua, otsailaren 21ekoa, Foru Aldundi honen Gardentasunaren Foru Kontseilua eratzen duena, eta haren antolaketaren eta funtzionamenduaren arautegia onesten duena.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenarena.
-
- Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea: hiru hilabete
- Epe barruan ebazpenik ez ematearen ondorioak: isiltasun negatiboa (erreklamazioa ezetsi egin dela esan nahiko du).
- Administrazio bidearen amaiera: Erreklamazioaren ebazpena betearaztekoa izango da eta haren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa baino ezin izango da aurkeztu Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Gardentasunaren Foru Kontseiluaren ebazpenak, haietan izan daitezkeen datu pertsonalak bereizi ondoren, bitarteko elektronikoen bidez argitaratuko dira Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Irekiaren Atarian, interesdunei jakinarazi eta gero.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Erreklamazioa eskatzea, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea guztiz edo partzialki ukatzeagatik | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |