null Erreklamazioak hautaketa prozesuetan

Erreklamazioak hautaketa prozesuetan

Hautaketa prozesuetako izangaiek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendaren aurka, baztertuak izan badira edo argitaratutako datuetan hutsen bat ikusi badute, eta horretarako hamar egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko zerrenda horiek Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Erreklamazioa aurkez dezakete eta, egoki bada, egin diren hutsak zuzentzeko eskatu. Horretarako, aukera hau hauta dezakete: ERREKLAMAZIOAK HAUTAKETA PROZESUETAN (gai orokorrak)

Behin hautaketa prozedura hasita, ariketa bakoitzeko behin-behineko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, izangaiek hamar egun baliodun izango dituzte ariketa horren gainean egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko epaimahai kalifikatzaileari. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta, halakorik badago, aurkeztu direnak ebatzi ostean, epaimahaiak ariketa bakoitzeko behin betiko emaitzak argitaratzeko agindua emango du.

Ariketa motaren eta jarri beharreko erreklamazio motaren arabera, izangaiek aukera hauek izango dituzte:

  • ERREKLAMAZIOAK HAUTAKETA PROZESUETAN (azterketa teorikoak)

  • ERREKLAMAZIOAK HAUTAKETA PROZESUETAN (azterketa praktikoak)

  • ERREKLAMAZIOAK HAUTAKETA PROZESUETAN (gai orokorrak)

Euskara ariketaren behin-behineko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek hamar egun baliodun izango dituzte euskara azterketaren gainean egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko. Horretarako, aukera hau hauta dezakete: ERREKLAMAZIOAK HAUTAKETA PROZESUETAN (gai orokorrak)

Era berean, azken kalifikazioen zerrenda horiek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek hamar egun baliodun izango dituzte soilik lehiaketa aldiaren eta, egoki bada, berdinketa hausteko irizpideak ezartzearen gainean egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko epaimahai kalifikatzaileari. Horretarako, aukera hau hauta dezakete: ERREKLAMAZIOAK HAUTAKETA PROZESUETAN (gai orokorrak)

Arabako Foru Aldundiko hautaketa-prozesuetako izangaiak.

Giza Baliabideen Zerbitzua 

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena.

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea: hiru hilabete

Administrazio bidearen amaiera: ez

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean; edo, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari berari, hilabeteko epean.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Erreklamazioak hautaketa prozesuetan - AZTERKETA TEORIKOAK

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Erreklamazioak hautaketa prozesuetan - GAI OROKORRAK

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Erreklamazioak hautaketa prozesuetan - AZTERKETA PRAKTIKOAK

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi