Recurso Extraordinario de Revision eu - egoitza
Berrikusteko errekurtso berezia
Epeak
Errekurritutako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Errekurtsoa aurkezteko epearen barruan (lau urte edo hiru hilabete, errekurtsoaren zergatiaren arabera).
- Lau urte, errekurtsoa egitatezko errakuntzagatik jarri bada.
- Gainerako kasuetan: Hiru hilabete, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Errekurtsoa jartzeko idazkia (formatu librean), espediente zenbakia adierazita.
-
Hirugarren batek erreklamatzailearen izenean baldin badihardu, ordezkaritza egiaztatzen duen ahalordea edo agiria.
-
Bidezkotzat jotzen dituen agiriak.
Informazio gehiago
Errekurtso berezia da, eta hauek izan daitezke hura jartzeko arrazoiak:
- a) Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitatezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- b) Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- c) Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- d) Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer behar dut?
B@k (erabiltzailea eta pasahitza) – Maila baxua
B@KQ (itsasontzi jokoa) – Maila ertaina
Ziurtagiria (FNMT, eDNI, Izenperen pertsona juridikoarena,…) – Goi-mailakoa, sinadurarekin
Izapidetze elektronikoa bakarrik