Kotizazio gabeko pentsioaren (KGP), gizarte-ongizaterako funtsaren (GOF) eta LISMI (Ezinduen Gizarteratzeko Legea) pentsioaren urteko berrikuspena - egoitza
Kotizazio gabeko pentsioaren (KGP), gizarte-ongizaterako funtsaren (GOF) eta LISMI (Ezinduen Gizarteratzeko Legea) pentsioaren urteko berrikuspena
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
Hitzordua eskatzeko kotizazio gabeko pentsioaren, gizarte-ongizaterako funtsaren edo LISMIren urteko berrikuspenerako, dagokion originalarekin batera, honako dokumentazio honen fotokopia bat aurkeztu beharko da erkatu ahal izateko.
-
Onuradunaren NANa eta, atzerritarren kasuan, pasaportea.
-
Gaitasun juridikoa baliatzeko laguntza judizialeko edo borondatezko neurri bat badu, dagokion egiaztagiri judiziala eta/edo notariala.
-
Inoren kontura lan egitetik lortutako diru-sarrerak: Nominaren kopia edo enpresak emandako ziurtagiria.
-
Norbere kontura lan egitetik lortutako diru-sarrerak. Azken aurrekontu-ekitaldiko PFEZen aitorpenaren kopia eta Ogasunari egindako zatikako ordainketak.
-
Beste herrialde batzuek ordaindutako prestazioen diru-sarrerak. Ordainketa ziurtagiriaren kopia, eta bertan herrialdea, ordaintzen duen erakundea eta ordainketaren zenbatekoa adieraziko da.
-
Ondasun higigarrietatik eratorritako diru-sarrerak. 2021/12/31n kapital higigarria gordailuan duen Bankuak edo Kutxak emandako ziurtagiria.
-
Ondasun higigarrietatik eratorritako diru-sarrerak. Kontratu edo ordainagiria, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasun higiezinen alokairuen diru-sarrerak adierazten direna
-
GOFEri baimena ematea (012 formularioa) datu pertsonalak bildu, erabili eta/edo transmititzeko.
Informazio eta gizarte arretarako bulegoa
San Prudentzio kalea, 30 - 01005 Vitoria-Gasteiz
Gasteiztik kanpo bizi bada, onuradunaren helbideari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Aurretiko hitzordua telefonoz