Araba Innova - Digitaliza 2024 eskaera - egoitza
Araba Innova - Digitaliza 2024 eskaera
Epeak
2024ko urtarrilaren 1etik martxoaren 15eko 14:00ak arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
Erakunde eskatzaileari eta aurkeztutako jarduketa multzoari buruz:
-
Erakundearen eta aurkeztutako berrikuntza jardueren deskripzio memoria, eskaera balioesteko erabiliko dena, deialdi honen 10. artikuluan xedatutako irizpideen arabera. Aurkeztu diren berrikuntza jarduketen memorian ibilgetu inbertsioen beharra justifikatuko da, bai eta kanpoko azpikontratazioaren eta aurrekontuan jasotako barne langileen gastuak ere. Halaber, espedientean barne gastuak aurkezten badira, honako hauek azaldu beharko dira: I+G+b unitatea, egitura, haren deskribapena, helburuak, egindako jarduerak, etab.
-
Itxitako azken ekitaldian erregistratutako urteko kontuak, benetako titulartasunaren adierazpenarekin eta auditoretza txostenarekin, hala badagokio. Urteko kontuak egitera behartuta ez badago, justifikatzen duen kausaren frogagiria.
-
Plantilla Araban alta egoeran dagoela ziurtatzen duen agiria, laguntza eskaera aurkeztu zen egunari dagokiona, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.
-
Hala badagokio, INNOBIDEAK-Kudeabide programan parte hartzearen justifikazioa.
Aurkeztutako jarduketa bakoitzari buruz:
-
Kanpoko hornitzaileen 10.000,00 eurotik gorako eskaintzen fotokopia.
-
Behar den kasuan, hiru eskaintzen fitxa
-
Hala badagokio, deialdi honetan aurkeztutako jarduketa berberak egiteko eskatutako beste laguntza batzuk / beste laguntza batzuen ebazpenak.
Informazio gehiago
Araba Innova - Digitaliza 2024 laburpen-fitxa ikusi
Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus
945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.
Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzarekin (945 181818 - luz.: 52040 eta 52422), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.
Zer behar dut?
Ziurtagiri elektronikoa
Araba Innova - Digitaliza 2024 eskaera (Pertsona fisikoek aukeran izango dute, txandaka, eskabidea bertaratuta egitea).
Eskaera Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean erregistratu behar da (Probintzia plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan.
Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Saila
- Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
- Probintzia plaza, 5, 1. zk.
- 01001 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa 945 181818