Laguntza zuzena eskatzea hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partzialerako eskubiderik ez duten errepideko garraioko enpresentzat

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

Formularioa linean bete, eskatutako erantzukizunpeko adierazpenak egin eta sinatu, eta diru sarrera jaso ahal izateko banku kontuaren IBANa adierazi.

Informazio gehiago

Laguntza banku transferentzia bidez ordainduko da, eta dirulaguntza emateko erabakia jakinarazi dela ulertuko da transferentzia jasotzen denean.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteko epean ez bada ordainketa egin, eskaerari ezezkoa eman zaiola ulertu beharko da. Presuntziozko ezeste horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke.

Ez da beharrezkoa dokumentazio gehigarririk eranstea. Mugikortasun eta Garraio Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko ditu laguntza lortzeko beharrezkoak diren baldintzak.

Izapide hau Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.